Skip to main content

Kataluniako independentziaren oztopoei datuekin kontra eginez

Gaindegiaren 10. urteurrenaren harira Xavier Sala i Martin ekonomialariak Kataluniaren bideragarritasun ekonomikoaren inguruan hitzaldia eman zuen pasa den ekainean Donostiako Kursaalean.

Gaurkotasuneko gaia den aldetik, hitzaldiaren bi korte interesgarri aukeratu ditugu: bata, zorraren ingurukoa, eta, bestea, Europar Batasunean geldituko ote den argitzeko baliagarria izan daitekeena.

Ekonomialariak zenbaki objektiboen bitartez aurre egiten die Kataluniaren independentziaren aurrean esan diren gezurrei:

1) "Catalunya nacerá endeudada y su deuda será insoportable". Hala izango al da? Zenbakiak egin ditu Xavier Sala i Martin-ek ondorengo bideoak: (5 minutukoa).

2) "Os quedaréis fuera de Europa durante 3 generaciones". Kanporatuko luke EB-ak Katalunia? (17 minutu)