Etiketa orokorrak: Euskal Herria

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2022

Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Etiketa orokorrak:

Landa lurraren kaltetan doaz ugaltzen basoak

XX. mendean zehar basoen hedapena larre eta nekazal lurren kaltetan izan da. Euskal paisaiaren eraldaketa hau nabarmenagoa izan da isurialde kantauriarrean. Hain zuzen ere, isurialde horretan dago ekosistemarekiko integritate gutxiko baso lurren presentzia handiena.

Euskal Herria karbono neutraltasunetik urrun

Erregai fosilekiko menpekotasuna handia da oraindik Euskal Herrian. Azken datuen arabera, Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurpenak murrizteko estrategia desberdinak indarrean diren arren, urtebetean biztanleko 8,3 tona BEG isuri ziren atmosferara. Alemania edo Belgikaren pareko emisioak dira horiek, munduko per capita isurpenen bikoitza.

Joan-etorrien gutxitzeak Berotegi Efektuko Gasen isurketak murriztu ditu 2020 urtean

Errepide bidezko garraioaren Berotegi Efektuko Gas isurketa %10,4 apaldu da Hego Euskal Herrian 2020an. Berotegi Efektuko Gas isurpen guztien %24aren iturburua garraioa izan zen 2018 urtean. Nafarroa Garaian proportzio hori %23,3koa da (2018); Euskal A.E.n %34koa (2018) eta, Euskal Hirigune Elkargoan, %32koa (2019).

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.
Etiketa orokorrak: Iraunkortasuna

Energia berriztagarrien ezarpenean atzetik dabil Euskal Herria

Energia berriztagarrien presentzia %17,4koa da Euskal Herrian. Energia berriztagarriak gorabidean dira, baina ez egoerak eskatzen duen erritmoan. Europako beste lurraldeetan bezala, elektrizitatea energia berriztagarrien presentzia handiena duen bigarren mailako energia mota da.

Euskal Herriko energia kontsumoa eredu zaharrei lotuta eta mendeko

2019an erregai fosilen kontsumoa maila gorenean dago Hego Euskal Herrian, 2007koaren pare. 2019 urtea amaitu orduko Hego Euskal Herriko erregai fosilen kontsumo-maila maximo historikoetan mantenduko da, oraingo honetan, dieselaren nagusitasuna 2007 urtean baino handiagoa delarik.
Etiketa orokorrak: Euskal Herria

Azken 28 urteetan aurreko historia osoan bezainbat lurzoru artifizializatu da Euskal Herrian

1990az geroztik Euskal Herriko lurraren erabilerak aldaketa nabarmenak izan ditu. Nekazaritzarako lurretan 80.400 hektarea galdu dira eta artifizializaturiko azalera bikoiztu egin da. Afekzio kritikoenak nekazaritza lurra urri den eremuetan gertatu dira.