Albisteak

Kataluniako independentziaren oztopoei datuekin kontra eginez

Xavier Sala i Martin ekonomialari katalanak zenbaki objektiboen bitartez aurre egiten die Kataluniaren independentziaren aurrean esan diren gezurrei bi bideoetan: zorrari buruzkoa eta Europar Batasunaren kanporatzearen ingurukoa.

EH energia _ portada

[ETB1] Azpimarra saioan, energia berriztagarriei buruz

Urriaren 24an, Europar Kontseiluak zenbait helburu jarri zizkion bere buruari energia berriztagarrien alorrean. Besteak beste, 2030erako, energia kontsumoaren %27 berriztagarrietatik etorriko dela adostu dute EBko estatu kideek. Gaur egun, Euskal Herria oso urruti dago helburu horretatik.

web portada

[ETB1] Azpimarra saioan, industriaren garrantziari buruz

Euskal Herriko industriaguneen mapan kontzentrazio eta hutsune handiak antzematen dira: bereziki hiriburuen bueltan metatzen dira industrialdeak, eta Bizkaia eta Gipuzkoan lurralde hedapen handiagoa badute ere, Araban, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian desoreka handiak ageri dira.

portada

[ETB1] Azpimarra saioan, langabeziari buruz

Euskal Herriak %14,8ko langabezia tasa du, baina lurralde guztiek ez dute modu berean bizi langabeziaren auzia. Desberdintasunak nabariak dira bai Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean bai herrialde nahiz eskualdeen artean ere. Hori aztertu dugu aste hontako Azpimarra saioan.

Portada euskalgeo

Euskal Herriko industriaguneen kokapena, klik batean

Gaindegiak Euskal Herriko industriaguneen datu espazialen geruza landu du, eta ww.euskalgeo.net webgunean ipini du kontsultarako.Geruza honi esker, industriaguneen kokapen zehatza jakin daiteke, lehen aldiz Euskal Herri osorako.

Grafikoa

15.800 langabetu gutxiago Euskal Herrian

Azken datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %14,8koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,9 puntu txikiagoa. Langabezia-tasa jaitsi den 2. hiruhilekoa da jarraian.
 

[ETB1] Azpimarra saioan, familien gastuari buruz

Krisialdi garaian diru sarrerak txikitu badira ere, gastuek gora egiten jarraitu dute, eta familien erosteko ahalmena murriztu egin da, horrenbestez. Datuok aztertu ditugu aste honetan Azpimarra saioan.

Gazta1

[ETB1] Azpimarra saioan, patenteei buruz

Euskal Herria oso ondo kokatuta dago Europan berrikuntza mailari dagokionez, baina gabezia handiak ditu patenteen erregistroan. Gurean,2010 urtean, 51,4 patente erregistratu ziren milioi bat biztanleko; Europar Batasunean, batez beste, 111 patente erregistratu ziren milioi bat biztanleko.
 

Turismoaz

[ETB1] Azpimarra saioan, Euskal Herriko turismoaz

Hego Euskal Herriak 1.104.476 bisitari jaso ditu aurtengo udan, ekaina eta abuztua bitartean. Iparraldeko datuak ez dira argitaratu oraindik, baina iaz 400.969 lagun izan zituzten bisitan denbora tarte berean. Hori horrela, Euskal Herriak ez du turismorako duen erakarpena galdu krisia hasi zenetik.