Albisteak

grafikoa

Gazte gutxi dago lanean, asko lanaldi partzialarekin

15-24 urte arteko jarduera-tasa %29,4koa da Euskal Herrian. Eskozian, esaterako, adin horretako biztanleriaren %60a dago aktibo, Danimarkan %61a, eta Alemanian %50a. Eta gurean lan merkatuan gazte gutxi badago ere, langabezia-tasa handia da oso: 15-24 urte artekoen %43,3ak ez du aurkitzen enplegurik, eta %20,9ak, 25 eta 34 urte artekoei dagokienez.

portada_biztanleria

Euskal herritar gutxiago 2013tik 2014ra

Aurreikusita bazegoen ere, azken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki, 2013tik 2014ra. Berez, Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Zuberoan jaitsi da biztanleria; gutxi bada ere, gainontzeko herrialdeetan bilakaerak goranzkoa izaten jarraitzen du.

portada irudia

Kualifikazio handiko eskulana Euskal Herrian (I)

Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori. Gaur egungo eredu ekonomikoak, ordea, zer eskaintzen die ondo trebatutako profesionalei?

portada

Beha Euskal Herria ataria jaio da

Gaur egun sakabanatuta dagoen aktualitatea bildu eta nazio garapenarekin lotutako gogoeta eremua bihurtu nahi du, tokian tokiko errealitatetik haratago Euskal Herriaren kohesioari begiratuko diona.

Ipar Euskal Herria: ekonomia eredu propio baten premia

Ipar Euskal Herriak erronka handiak ditu aurrez aurre, eta gero eta erakunde gehiago ari dira etorkizunera begira jartzen bertan; esaterako, Baionako Merkataritza Ganbera, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Bizi! mugimendua…

ilus emakume gizon2

[ETB1] Azpimarra saioan, emakumeen lan merkatuaz

Krisi garaian emakume gehiago kontratatzen ari badira ere, baldintzak kaskarragoak dira, nabarmen. Kontuan izan behar da, esaterako, lanaldi murriztua duten bost euskal herritarretatik lau emakumeak direla.