Albisteak

"Geografiarekiko konpromisoguneak"

Joseba Garmendiak idatzitako bi zutabeetan enpresa barruan erabaki gunea non dagoen eta geografiari dion lotura aztertzen du.

(Berria, Egitura gehigarrian, 2006/05/07-14 artean).

"Un lugar en el mapa"

Joxerra Bustillo Gaindegiako kideak Euskal Herriko maparen sozializazioaz idazten du.

"En Europa"

Iritzi artikulu honetan Antxon Lafont Gaindegiako kide eta CESeko lehendakariak Euskal Herriak Europako Batasunean duen lekuari buruz gogoeta egiten du ("En Europa", 2004/12/01, El Diario Vasco).

Gaindegiak Euskal Herriak Europan duen lekua aztertu du

GAINDEGIAk "Euskal Herria, Europako Batasuneko hego-mendebaldeko nazioa" liburua argitara eman du. Bertan Euskal Herriak Europako Batasunaren baitan nazio gisa izan ditzakeen aukerak eta arriskuak aztertzen dira eta

Eskualdeetako errealitate sozio-ekonomikoa liburu bakarrean

Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak elkarlanean egin duten “Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak” liburua aurkeztu dute. Argitalpen honetan Euskal Herriko eskualde guztietako hainbat arlo sozio-ekonomikotako datu interesgarriak ezagutzera ematen dira.

EUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak

GAINDEGIAk lurralde antolamendu eta mugaz gaineko harremanei buruz hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu maiatzean. Euskaldunok eta katalanek mugak ezartzen digun zatiketa, nahiz horren ondorioak, pairatzen ditugu gure jendarte, kultura zein ekonomian. Jardunaldi hauen bitartez, Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den debatea sustatu nahi dugu. Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz gogoeta egin nahi dugu.

Gaindegiaren aldizkari korporatiboa

Aldizkari korporatiboa
Gaindegia sortu zenetik gaur egunerarte elkarteak eramandako bidea eta egikaritutako proiektu eta ekoizpenen berri ematen duen dokumentua duzu honakoa.