Albisteak

portada irudia

Zerbitzuek jandako tokia berreskuratzen hasi da industria

2007an Hego Euskal Herrian egindako kontratazio guztien %78,9 zegoen zerbitzuei lotuta, eta proportzioa %84,1eraino igo zen 2013rako. 2013tik 2014ra, aldiz, ia hamar puntuko jaitsiera gertatu da, hain zuzen, industriako kontratazioak oso nabarmen hazi direlako.

portada

Ipar Euskal Herriko bozak

Ipar Euskal Herrian egunotan egiten ari diren departamendu bozek bertako kantonamenduen errealitatera gerturatzeko aukera ematen dute. Hauteskunde hauen ondoren, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak 54 ordezkari izango ditu, kantonamendu bakoitzeko bina, eta horietatik 24 Ipar Euskal Herrian aukeratuak izango dira.

portada_kontratazioak

[TXOSTENA] Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik

Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren 10 kontratutik 9 aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da industriarenaren kaltetan, eta egungo kontratuetan egonkortasun eza da nagusi.

Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian

Gizarte ekonomiaren zati handi bat kooperatibek hartzen dute. Gaur egun bi mila kooperatiba inguru daude Euskal Herrian; elkarlanezkoak dira ezagunenak, baina beste kooperatiba mota batzuk ere arruntak dira, esaterako, nekazaritza kooperatibak.


 

grafikoa

Gazte gutxi dago lanean, asko lanaldi partzialarekin

15-24 urte arteko jarduera-tasa %29,4koa da Euskal Herrian. Eskozian, esaterako, adin horretako biztanleriaren %60a dago aktibo, Danimarkan %61a, eta Alemanian %50a. Eta gurean lan merkatuan gazte gutxi badago ere, langabezia-tasa handia da oso: 15-24 urte artekoen %43,3ak ez du aurkitzen enplegurik, eta %20,9ak, 25 eta 34 urte artekoei dagokienez.

portada_biztanleria

Euskal herritar gutxiago 2013tik 2014ra

Aurreikusita bazegoen ere, azken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki, 2013tik 2014ra. Berez, Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Zuberoan jaitsi da biztanleria; gutxi bada ere, gainontzeko herrialdeetan bilakaerak goranzkoa izaten jarraitzen du.