Albisteak

Langabetuen artean iraupen luzekoak direnak (EH-EB28)

Iraupen luzeko langabezia eta aldi bateko kontratazioa

Azken urteotan langabeziak Euskal Herrian izan duen bilakaera baikorra den arren, horri buruzko 2015eko azken datuak (%14) 2008koa (%6,7) bikoizten du. Iraupen luzeko langabeziari eta aldi bateko kontratuei erreparatuz aipatu errealitatearen ertzak aztertu ditu Gaindegiak.

Energia intentsiboko jarduerak dauzkaten establezimenduak

Energian intentsiboak diren jarduerak Euskal Herrian

Industria sektoreak Euskal Herrian dituen presentzia eta tradizioa aldatzen ari dira. Energia kontsumo handia duten jarduera ekonomikoek geroz eta leku gutxiago dute Euskal Herrian, eta horri erreparatu dio Gaindegiaren azken azterketak.

Udalbizi, adin egitura

UDALBIZI egitasmoa: euskal udalerrien bitalitatea neurtzeko sistema

Gaindegiak UDALBIZI egitasmoa jarri du abian eta dagoeneko egitasmoaren lehen osagaia frogatzen ari da: udalerrien bitalitate sozio-ekonomikoa neurtzeko sistema orokor bat. Hurrengo urratsetan udalerri tipologia desberdinetarako baliagarri izango diren neurgailu egokituak garatuko ditu.

Etxebizatzako biztanleen bilakaera azken 20 urtetan, Euskal Herrian

Etxebizitza erabilera Euskal Herrian, eskubide bat baino gehiago

Euskal Herrian etxebizitzen prezioak altuak izan dira eta etxea eskuratzea arras zaildu du azken urteotan, 2000. urteaz geroztik hazi ziren prezioak gehien. 2008az geroztik, krisi finantzarioarekin, berriz, kreditua eskasago eta salerosketak nabarmen apaldu ziren. Gaindegia aztertzen ari da hainbat herrietan egoera hau.

Udalbizi

Martxoak 3: Euskal Herriko udalerrien bitalidadea aztertzeko azterlanaren aurkezpena

Gaindegiak bere azken proiektua aurkeztuko du,  UDALBIZI: Euskal Herriko udalerrien bitalidadea aztertzeko azterlana, hauen osasuna eta geroratzeko dituzten indargune eta ahuldadeen azterketa.

Udalerrien arteko konparaketa eta mailakatzea egiteko tresna, Euskal udalerrien arteko sareak sortzen joateko lanabesa.100 indikadore, 27 atal eta 7 ildoetan elkartuak. Ulerterraza eta zehatza.

Hernaniko herrian eginiko lehen azterketa aurkeztuko du Gaindegiak.