Euskal Herriko gizarteak izan duen bilakaera demografikoa bertan gertatzen diren aldaketa sozial, politiko edo ekonomikoei lotzen zaie, baina baita mundu mailan eragiten duten aldaketa makroei ere. Hori horrela, Euskal Herriaren egoera hobeto ulertu eta kokatzeko, interesgarria da mundu mailako ikuspegitik behatzea eta beste herrialdeetan gertatzen denarekin alderatzea.