Albisteak

Lagundu Gaindegia

Gaindegia irabazi asmorik gabeko erakundea da. Diru-laguntzarik gabe nekez egin ditzake egiten dituenak, eta zoritxarrez, diru-laguntza bide arruntak itxita ditugu Euskal Herria baita gure lan eremu nagusia. Proiektu honekin aurrera jarraitzeko zure babesa ere behar dugu. Euskal Herriak behategia behar du: lagundu Gaindegia.

Araba-kuadrillak-bpg-per-capita

Arabako kuadrillak aztertzen: lurraldearen iraunkortasuna neurtzeko adierazleak

Europako Batasunaren irizpideak jarraituz, Euskal Herriko udalerrien sailkapenaren arabera lurraldearen %80,4 landa eremutzat hartu behar da. Aitzitik, Euskal Herriko biztanleriaren %82,6a hiriburu eta eremu urbanoetan bizi da (lur-azaleraren %17,4an). Aldaketa hau hamarkada  gutxitan gertatu da, eta dagoeneko NBE-k 2050 urterako aurreikusitako indize globala gainditzen dugu.

Mugaz gaindiko lankidetzarako herrenka

Lankidetza jarduera asko eta oso izaera desberdinetakoak ditugu Euskal Herrian. Jarduera gehienak, ordea, eragileen borondatean dute oinarri eta falta da halako jarduerak sustatu, babestu eta bideratzen dituen arkitektura funtzional bat, Europako Batasuneko hainbat eremu mugakideetan dagoenaren antzekoa.

Euskal herrian lan eta bizi, zailtasun handiko leloa zenbait landa eremutan

Euskal Herria aro demografiko berri batean da eta bere baitan joera desberdinak egon arren, biztanle kopurua egonkortze bidean jarri du. Lurralde ikuspegi integral batetik, ordea, kezkagarria da Euskal Herriko landa eremuko zenbait eskualdek duten metabolismo demografiko kaxkarra. Azken hamarkadan barne migrazio indartsuak eman dira lurraldean eta testuinguru ekonomiko orokorrak, eskualde batzuen huste prozesua azkartu du.

Pobrezia gorabidean eta lurralde desorekak agerian

2008 geroztik, EAEko txiroen eta aberatsen arteko tartea handitu egin da. Gero eta gehiago dira txirotasunaren atalasean kokatzen direnak edo bazterketan erortzeko arriskuan daudenak. Jarraian ematen da datu kezkagarri hauen berri. Azken urteotako bilakaerak agerian jarri du gure herriak egoera hauei aurre egiteko dituen mugak burujabetasunari dagokionez, are gehiago gure ekonomiaren eraginkortasuna den neurrikoa izanda

Bi pentsio sistema: bi errealitate

Finantza krisiaren ondorioek ekarri duten kezketako bat egungo pentsio sistemaren iraunkortasunarena izan da: erretiroa hartzen dutenen hazkundeak eta lanean daudenen murrizteak likidezia falta sorrarazi du, eta horrek berekin ekarri du erretiratzen direnetariko asko pobreziaren atalasaren azpian kokatzea.

Prekarietatearen feminizazioa

Lan merkatuaren prekarizazioa bereziki indartsua izan da emakumezkoen artean. 2014. urtean sabaia jo ondoren, egun Euskal Herriko emakumezko aktiboen heren bat langabezia eta prekarietatean da (%32,3).

Enpleguaren prekarizazioa

Hego Euskal Herrian 2008 urteaz geroztik emandako bilakaera medio, Euskal Herriko aktiboen laurden bat langabezian edo prekarietate egoeran bizi da (%25,3). Espainiaren joerari jarraiki, Euskal Herriko langabezi eta prekarietate mailak aise gainditzen du Europar Batasuneko egoera orokorra.

Gero eta emakume gutxiago landa eremuan

Biztanleriaren sexu eta eskualdekako azterketa demografikoak agerian jarri du Euskal Herriko landa guneetatik urruntzen ari direla emakumeak. Ikus ditzagun datuak.