Skip to main content

Lan Koadernoa 10: Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionala.

TXOSTENA: LAN KOADERNOEN SAILA 10

Txostenaren ezaugarriak:

  • Izenburua: Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionala. Seaskako ikasle ohien esperientzia 1984-2008 bitartean.

  • Orrialdeak: 66

  • Hizkuntza: Euskara

  • Lankidetzan: Seaska eta Hezkuntek elkarteekin.

  • Babeslea: Eusko Ikaskuntza.

AURKEZPENA

Esku artean duzun lan honek Seaska Iparraldeko Ikastolen elkartean 3. zikloa egin duten ikasleek ikastola utzi ondoren egin duten ibilbide sozio-profesionala aztertzen du. Bertan Seaskako ikasle ohien ibilbide sozio-profesionala eta ikasketa zein lanari lotutako mugikortasunaz eman dituzten erantzunak jaso ditugu. Mugikortasunaren arloan Hego Euskal Herrira joaten aukerari buruz eman dituzten erantzunekin eranskin osagarri bat gehitu dugu.

Seaskan 3. zikloa egindako ikasleena da Iparraldean euskaraz eskola mailarik altuena jasotako kolektiboa. Lan honetan aipatzen den informazioak Seaska eta euskaltzaleentzat duen interesaz gain, azpimarratzekoa da fenomeno honek bertako sare sozio-ekonomikoan duen garrantzia. Historian osoki euskaraz eskolatutako profesionalez osatutako lehen kolektiboa da, beraz, jakingarria da oso ikustea ikastola utzi ondoren zer ikasi duten, zertan diharduten. Beronen garrantziaz jabeturik, Gaindegiak irakurlearen esku jarri nahi ditu ikerketak utzitako emaitza nagusiak.

Irakurri txostena pdf-an.