Skip to main content

Iparraldeko udalerrien %81,1ean bozka abertzalearen presentzia altuagoa izan da 2012ko hauteskundeetan 2007koan baino

Euskal Herria aintzat hartzen ez duten alderdi politikoak nagusi izaten jarraitzen dute Nafarroa Garaian eta Iparralden

Kolore-mapa

Iparraldeko hiru herrialdeetan berriki ospatutako legebiltzarrerako hauteskundeek utzitako argazkian Euskal Herria* aintzat hartzen duten bozka kopurua 2007koan baino altuagoa dela ondoriozta daiteke. Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatuak aukeratzeko sistemak behartzen gaitu lehenengo itzuliko emaitzak behatzera sentsibilitate desberdinen erradiografia ikusteko, eta ondorioz, datuek erakusten dutenez, bozka abertzalearen kopurua handitu egin da Iparraldeko 159 udalerrietatik 129tan.

Suhuskune (18,6), Pagola (17,4), Gamarte (16,8), Erango (16,3), Arhantsusi (15,5), Ostankoa (15,0), Lekunberri (13,9), Sara (13,6), Makea (12,5), Izura-Asme (12,1), Bunuze (11,7) eta Ainharbe (10,1) bezalako udalerrietan hazkunde hori %10etik gorakoa izan da. 2007tik ona bozka abertzalearen galera, batik bat, Nafarroa Beherean eta Zuberoan kokatutako udalerrietan eman da, Donibane Lohitzunen izan ezik (-0,1).

Honenbestez, Euskal Herriko errealitate nazionalean bozka abetzalea Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba eta Nafarroa Garaiko iparraldean sendotu egin da. Iparraldeko egoerak, ordea, bestelakoa izaten jarraitzen du: Nafarroa Behereako edo Zuberoako Gamarte, Bunuze, Izura-Asme, Suhuskune edo Muskildi bezalako udalerrietan bozka abertzalea nagusi edo ia nagusi den bitartean, azken hauteskundeetako emaitzek argi erakusten dute etorkizunera begira badagoela zer eginik gainontzeko udalerrietan.

Lapurdiko zein gainontzeko herrialdeetako hiriburuetan bozka abertzalea murriztu egin denaren joera sendotu egin da; hori adierazten dute azken urtetako bilakaerak.

Kontsultatu datu guztiak www.eh-hauteskunde-emaitzak.net atarian.

 

*Amaiur, Amalur, EAJ/PNV, EH BAI, eta Geroa BAI.