Azalera artifizialak 524 Km2 hartzen ditu Euskal Herrian
Euskal Herriko lur-azalaren %2,5 artifiziala da. %1,5 eremu urbanoak dira, guztizko azalera artifizialduaren %60,9. Azken datu honen erroak azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izandako urbanizazio prozesu bizkorrari zor zaizkio.
Landaretza naturala duten baso eremuak eta eremu irekiak euskal lur azaleraren %56,2 hartzen dute (11.769,5 Km2.). Basoak dira nagusiki, %64,4, bestelako landaretza eremuak edo belardiak gainerakoa (34,0%).
Last updated 3 mins ago


