Skip to main content

Nolako eraldaketa ekonomiko eta soziala behar du Euskal Herriak bere etorkizuna bermatzeko? Zer egitea dagokigu eragileoi?

GAINDEGIAK Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialak nolakoa behar duen eta hori mundu mailako atzeraldi ekonomikoaren garaian nola egin aztertzeko elkarrizketa saio batera gonbidatzen zaitu.

Elkarrizketa saioa “world kafe” metodologiaren bitartez burutuko dugu maiatzaren 18an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Giro atseginean eta kafe baten inguruan bakoitzak bere iritzi eta ideiak ematea errazten duen metodologia da. Ekimen hau Innobasque´k antolatutako “Woka Euskadi” izeneko ekimenarekin batera antolatu dugu.

Honen bitartez Gaindegiako bazkideak eta Martin Ugalde Kultur Parkean diharduten pertsona eta organizazio guztiak gonbidatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera. Bizi dugun garaiak eta Euskal Herriaren garapenak gogoeta saio ugari eskatuko dute, zatoz eta ekarri honetara zure ikuspegia.

Ekitaldia Martin Ugalde Kultur Parkeko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Ekitaldia euskara hutsez izango da. Bertan izatekoa bazara, arren, jakinarazi.

Izena eman