Gaindegiaren Piriniotako ikerketa sozio ekonomikoak argi erakusten du Baxe Nabarre, Xiberua eta Nafarroako 103 herrietako egoera eta dinamika sozio-ekonomikoak alde ezkor batzu dituela: populazioaren galera, zahartzea edo zerbitzuen desagertze prozesua, besteak beste.
“Gipuzkoa” esatean zer datorkigu burura? Momentua eta pertsonaren arabera hamaika erantzun etor litezke (Erreala, Donostia eta bere hondartzak, danborrada eta bixigu-txuleta janak…) eta erantzun gehienen oinarrian marketing egitasmo zahar edo berriagoen oihartzuna sumatuko dugu. Nago, ordea, Gipuzkoa zer den erantzun ahal izateko ezinbestekoa dela lurraldearen ezagumendu geografikoa, bai espazio fisikoari dagokiona, bai giza espazioari dagokiona (gizartea, ekonomia, egitura instituzionala…).
Herrialde garatuetan, mendiko eskualdeak errealitate sozioekonomiko periferikoak bezala bilakatu dira. Aspaldidanik (eta are gehiago azken mendean), beraien ezaugarri geografikoek (orografia, altuera, klima, e.a.) mugatu dituzte erabat bere konexioak garapen ekonomikoaren zentro eta ardatz nagusiekin. Hori dela eta, garapen ekonomiko dinamika nagusietatik kanpo geratu izan diren eskualdeak dira, gainbeherakada mantso baina geldiezin batean murgildu direlarik.
Lan honekin Euskal Herriko enpresa demografia osotasunean aintzat hartzen duen lehen azterketaren ondorioak ezagutarazi nahi dizkizugu. Azterketak oinarri kuantitatiboa du eta ahalegin berezia egin dugu errealitate geografiko desberdinak azaleratzen. Bistan da gaiak azterketa are zabalagoa eskatzen duela aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak emateko. Gabezia horretatik, ordea, hemen bada lehen oinarri bat beste hainbaten ekarpenarekin osa daitekeena.
Gaur egun, Euskal Herria mundu mailan aberastasun mailarik handienetakoa duten lurraldeen artean izan arren, bere lurralde eremu zabal batek nekez ezagutzen du aberastasun horrek dakarren ongizaterik.
Euskal Pirinioak dira horren adibide garbia. Orografikoki lurralde eremu menditsuena izateaz gain, geografikoki hiriburu eta gune ekonomiko nagusietatik urrunen dauden udalerriek osatzen dute.
Euskal Herriko atlas berria martxan da, Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuta, Gaindegiak euskal lurraldeen ezagutza sustatzeko asmoz egin duen plataforma.
> EAE EUSTATen datuekin neurtuz, aldiz, Euskal Herrian 1.900 langabetu gehiago dago.
Gaindegiak Euskal Herri osorako eginiko kalkuluen arabera, 2013ko azken hiru hilean 223.654 langabetu daude Euskal Herrian, 3.100 gutxiago aurreko hiru hilekoarekin alderatuta (INE).
Herrialdeen langabezia-tasari dagokionean, Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan jaitsi egin da langabetuen kopurua INEren arabera; gainontzeko lurraldeetan, ordea, igo egin da, eta Arabak du langabezia-tasa altuena (%17,5).
Euskal Herriko langabezia-tasa EB-28n baino 4,7 (Hegoaldea INErekin) puntu altuagoa da egun
Laborantza Ganbarak 9 urte bete ditu joandako asteburuan. Efemeride pozgarria zinez, eta dagokionak ospatu beharrekoa. Ez da, ordea, gogoeta honen helburua zorion mezuetan urtzea. Laborantza Ganbararen ibilbideak bere baitan ikasgai sakon bat eskaintzen digu Euskal Herria herri gisa egituratu beharrean sinistuta gaundenoi, laborariak izan zein ez.