Skip to main content

Ikastaroa, Euskal Herriko estatistikak

Estatistika estatuei lotutako arloa izan dugu betidanik. Euskal Herriak, estaturik gabeko nazioa izanik, ez du ekoizpen estatistikorik izan duela oso gutxira arte. Bazeuden estatistika zatikatuak (lurralde zati bati buruzkoak) baina apenas zegoen Euskal Herri osoari buruzko errealitate demografikoa, soziala, ekonomikoa, politikoa edo kulturala islatzen zuen daturik. Azken urteotan, ordea, urrats sendoak ematen ari dira bide horretan. Ikus programazioa.


Xehetasunak
Uztailaren 11-tik 14-ra bitartean
Lekua: Eibar
Talde muga: 20 ikasle
Ordu kopurua: 22
Ikastaroaren prezioa: 130 € mota (deskontuak ere badira)

Helburuak
·Egungo munduan herri batentzat (Euskal Herriarentzat gure kasuan) estatistikek duten garrantziaz ohartzea.
· Euskal Herrian diharduten Estatistika erakunde publikoen jarduna
ezagutzea, eta Euskal Herriari buruzko datuak lortzeko horiek dituzten mugak erakustea.
· Azken urteetan Euskal Herriko estatistikak sortzeko bidean emandako urratsak ezagutzea. Bereziki, Gaindegiak abian jarri duen ‘Euskal Herriko datuen talaia’
estatistika zerbitzuaren berri ematea, eta www.datutalaia.net web orriaren erabileran trebatzea.
· Lortutako datuen bidez Euskal Herriaren lehen argazkia egitea.

Metodologia
Gai batzuk irakasleen azalpenen bidez jorratuko dira. Beste zenbait, praktiken bidez jorratuko dira, talde lanean edo bakarka. Batzuetan zein besteetan erruz erabiliko dira estatistika zerbitzu publikoen web orriak eta Euskal Herriari buruzko datuak eskaintzen dituztenak (edb eta datutalaia.net bereziki).

Nori zuzenduta
Ikastaroa Euskal Herriaren errealitatea hobeto ezagutu nahi dutenei zuzenduta dago, estatistikekin lan egin behar dutenei bereziki: kazetariak, soziologia eta ekonomiako irakasle, ikasle eta profesionalak, aholkularitza enpresak...

Egitaraua

Uztailaren 11a, astelehena
9:00-9:30
Ikastaroaren aurkezpena

9:30-12:00
Errealitate demografiko, ekonomiko, sozial, kultural eta politikoei buruzko estatistiken baliagarritasunaren inguruan (oilaskoak, gezurrak eta estatistikak...). Talde dinamika.

12:00-12:45
Atsedenaldia.

12:45-14:45
Estatistika publikoak: historia, funtzioak eta egungo egituraketa. Azalpena eta eztabaida.

Uztailaren 12a, asteartea
9:00-10:00
Estatistika institutuak Euskal Herrian: azalpena eta eztabaida.

10:00-13:45
Estatistika institutuak Euskal Herrian: ariketa praktikoa (web orrietan
informazioa bilatzea).

13:45-14:45
Estatistika institutuak Euskal Herrian: aukerak eta zailtasunak. Eztabaida aurreko ataleko lanari buruz.


Uztailaren 13a, asteazkena
9:00-10:00
Estatistika institutuak Euskal Herrian: aukerak eta zailtasunak. Ondorioak. Azalpena eta eztabaida.

10:00-13:15
Euskal Herriko estatistikak: azalpena.

13:15-14:45
Euskal Herriko estatistikak: ariketa praktikoa I.


Uztailaren 14a, osteguna
9:00-10:30
Euskal Herriko estatistikak: ariketa praktikoa II.

10:30-12:00
Euskal Herriko estatistikak: ondorioak. Euskal Herria estatistikaren argitan.

12:00-12:45
Atsedenaldia

12:45-14:45
Euskal Herriko estatistikak etorkizunari begira. Lehentasunak, erronka, ildo nagusiak. Azalpena, eztabaida eta ikastaroaren amaiera.


Hizlariak:
· Amaia Elizagarate Sagastibeltza, Gaindegiako Estatistika Batzordearen arduraduna
· Iñaki Iurrebaso Biteri, Aztiker Ikerguneko teknikaria
· Xabier Isasi Balantzategi,EHU-UPVko irakaslea eta Gaindegiako Lehendakaria
· EUSTATeko teknikari bat



Ikastaroaren arduraduna/k: Amaia Elizagarate, Gaindegiako Estatistika Batzordearen arduraduna.