Skip to main content

EUSKAL EGITURA | Tokiko garapenerako proiektua, Euskal Moneta

Euskal Egiturako saio honetan Euskal Herria zertan den ulertu eta neurtzeko Gaindegiak egindako lan batzuen berri emango dizuegu. Euskal Herria flash batean atalean, Euskal Herriaren argazkia osatzen duten egiturako zenbait adierazle eguneratu aurkeztuko dizkizuegu, izan demografia eta lurraldearen ingurukoak, bai gizartea eta baita ekonomiakoak. Azken arlo honi erreparatuz, berriki kaleratu dugun ekonomia alorreko txostena erakutsiko dizuegu.

Elkarrizketaren atalean, Euskal Moneta egitasmoaren berri izango dugu. Euskal Moneta, tokiko ekonomiaren garapena sustatzeko ahaleginean sortu zen Iparralden. Izan ere, euskoa erabiltzea, euskal jatorri dun eta tokiko ekoizpeneko produktuak eta zerbitzuak kontsumitzen dugunaren bermea da. Mendi Estebanek emango digu ekimenaren berri. Ez ahaztu, bestetik, Gaindegiak udako ikastaroetan parte hartuko duela 2013ko udaran.