Skip to main content

Lurzaindia, tokiko lurrak eta ekoizpenak garatu eta biziberritzeko ekimena Iparralden

Lehenengo sektoreaz eta bertako ekonomiaren geroaz arduraturik, Iparralden, lehenengo sektoreko eragile desberdinak, Lurzaindia izeneko ekimenean bildu dira. Helburu nagusitzat laborantza lurren espekulazioa alde batera utzi eta honen erabilera jasangarria bideratzean datza. Zehatzago esanda, hiru zutabetan oinarritzen dira Lurzaindian:

  1. Laborantza lurrak eta bastimenduak kolektiboki erostea
  2. Lurra laborari anitzen esku uztea epe luzerako alokairuen bitartez
  3. Laborantza lurren atxikitzearen garrantzia erakustea

Egun, laborantza lurrak kolektiboko erosteko kanpaina abian du Lurzaindiak. Gutxieneko 20€ko ekarpenarekin, nahi duen orok proiektuari hauspoa eman diezaioke. Gaindegiak, Euskal Egitura saioan, Marie-Christine Elizondo elkarteko lehendakaria elkarrizketatu du eta bertan ekimena eta proiektuaren inguruko xehetasun gehiago izango dituzue. Saioa, ostegunean kaleratuko da www.hamaika.tv gaueko 22:00etatik aurrera edo nahieran.

Lurzaindia, lurra kolektiboko erosteko kanpaina