Skip to main content

[EUSKAL EGITURA] Euskal enpresen etorkizunaz Mikel Navarrorekin

Euskal Egitura saio berri honetan Euskal Herriko langabezia aztertuko dugu. Arreta berezia eskainiko diegu gazteen langabeziari, emakumeenari eta iraupen luzeko langabetuei. Honen ondotik, enpresen lehiakortasuna aitzakia izanik, Mikel Navarro, Deustuko Irakasle eta Orkestrako ikertzaileari euskal enpresen errealitateaz, hauen erronkez eta geroari begirako garatu beharreko sektore eta jarduerez hitz egingo dugu.

Euskal Egitura saioa euskal geografia ekonomiko eta soziala bere osotasunean ezagutzeko 15 minutuko saio labur eta atsegina, Gaindegia eta Hamaika Telebistak elkarlanean sortua. Ostegun gauetan hamaikta.tv ematen da zuzenean gaueko 22:00etan eta nahieran Euskal Egitura tartean.