Skip to main content

Euskal Herriko argazki ekonomiko eta sozial eguneratua

Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialaren lehenengo irudia egiten laguntzen diguten oinarrizko adierazle galeria eguneratu du Gaindegiak. Biztanleria eta lurraldea, ekonomia eta gizarte alorreko 20 adierazle standar Euskal Herria Europako Batasunean eta mundu mailako herrialde desberdinekin alderatzeko moduan erakusten digutenak.

Eguneratzeaz gain, Gaindegiak, serie historikoak eskaintzen ditu eta adierazle bakoitza grafika batekin lagunduta dator hau hobeto irudikatzeko.