Skip to main content

3.127.326 biztanle dagoeneko Euskal Herrian

Inoizko kopururik altuena gaurdaino biztanleriaren hazkunde apal baina etengabekoari esker

Estatistika institutu ofizialek eskainitako datuen arabera Euskal Herriko guztizko biztanleria 3.127.326koa da. Lurralde osoarentzat ezagutzen dugun azkeneko datu ofiziala da eta 2012 urteari dagokio. Aurreko urtearekiko hazkundea 13.050 pertsonakoa izan da (+ %0,42) eta azken hiru urtetako bilakaera positiboa, berriz, 39.804 pertsonakoa.

Herrialdeka, joera nagusia hazkundearena izan da, Zuberoan izan ezik. Azken honetan, biztanleria murriztu egin baita modu apalean, INSEEk eskaintzen dituen udal-biztanleriako datuei erreparatuz gero. Zifra hauetan oinarrituz, Zuberoak %2,09ko biztanleria galera jazo du azken hamarkadan. Honekin batera, Euskal Herriko eskualdeen argazki demografikoak joera desberdinak aldi berean gertatzen direla adierazten dute: azken hiru urtetan, biztanleria hazkunderik altuena izan duten eskualdeen artean lehenengo hiruak Lapurdin kokatzen dira (ikus datu taula), kasu guztietan, hazkundea %5 baino altuagoa izanik. Gorbea Inguruetan jasandako hazkundea ere antzekoa izan da.

[table id=53 /]

Beste aldetik, 2011/12 epealdian biztanleria galera izan duten eskualdeak 11 izan dira eta 8, aldiz, 2009/12 urte artean. Azken epealdi honetako joera jasan dutenen artean nabarmentzekoak dira Arbaila (- %1,67), Baiona-Angelu-Biarritz (- %0,97), Lea-Artibai (- %0,44), Basabürüa (- %0,41) eta Erribera Garaia (- %0,41).

Udalerrika, errealitate demografikoen bilakaera urte arte horretan oso aldakorra izan da. Biztanleriaren hazkunderik altuena izan duten udalerriak nafarroako hiriburu ingururuan kokatzen dira (Egues, Ollo eta Berriobeiti) eta galerarik altuenak izan dituzten hamaika udalerriak ere Nafarroa Garaian kokatzen dira (Orreaga, Genevilla eta Zuñiga buruan izanik).

[table id=54 /]