Skip to main content

Etxebizitzen gaineko hipoteka sinatzea %23,5 jaitsi da Hegoaldean

Hipoteken bataz besteko balioa 138.986€koa izan zen, aurreko urtean baino %1,5 gutxiago

2011n Hegoaldean 28.555 hipoteka eratze izan ziren, aurreko urtearekiko %23,5 gutxiago. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aurreratutako datuen (behin-behineko) arabera 2011n hipoteka eratzeen kopurua nabarmen jaitsi da berriz ere. 2007rarte hazkundea positiboa izan zen baina beheranzko joera hartu zuen 2010eko salbuespenarekin (%7,2).

Beraz, 2011n jazo da etxebizitza hipoteka eratze jaitsierarik handiena krisia lehertu zenetik.

Hipoteka bolumen horrekin banku-entitateek maileguz utzitako diru kopurua 3.968,749 milioi eurotakoa izan zen, aurreko urtearekiko %24,6 gutxiago. Etxebizitza gaineko hipoteka eratzeen bataz besteko balioak %1,5 egin zuen behera, eta 138.986€ko balioa izan zuen.

Herrialdeka, hipoteken bataz besteko balioaren jaitsiera Gipuzkoan (%-4,4) eta Bizkaian (%-2,1) eman zen non Hegoalde osoko hipoteken preziorik altuenak dauden. Beste aldetik, azken lau urteotan prezioan murrizketarik handienak pairatu arren, 2011n Nafarroa Garaian, hipoteken bataz besteko balioa %1,4 igo zen eta Araban %0,4.

2011n zehar, etxebizitzen gaineko hipoteka eratzeen murrizketarik handiena Araban eman zen (%26,2), 2010ean antzeko balioko hazkundea izan ostean. Jaitsierarik apalena Gipuzkoan gertatu zen (%21,2). Nafarroa Garaian soilik gertatu da, ordea, azken bost urteetan etxebizitzen gaineko hipoteka eratzeen kopuruak behera egitea urtero.

Etxebizitza hipoteka kopurua. Hegoaldea, 2005/2011
Hazkundea Hipoteka kopurua
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2011
Araba 26,9 9,8 14,2 -22,7 5,6 26,7 -26,2 5.711
Bizkaia 12,6 2,6 -19,0 -15,1 -19,5 6,7 -23,7 10.706
Gipuzkoa 0,0 9,0 -13,5 -14,8 -14,7 3,3 -21,2 6.665
Nafarroa Garaia 8,3 5,4 -7,9 -29,7 -14,5 -3,8 -22,7 5.473
Hegoaldea 9,9 5,5 -11,3 -19,7 -13,7 7,2 -23,5 28.555
* 2011 urteko datuak ez dira definitiboak.
Iturria: INE.
Bataz besteko etxebizitza hipotekaren balioa (€). Hegoaldea, 2005/2011
Hazkundea Hipoteka kopurua
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2011
Araba 0,7 16,7 -7,9 8,1 -15,8 -8,2 0,4 113.448
Bizkaia 10,2 11,4 8,9 -2,9 -10,3 5,4 -2,1 153.158
Gipuzkoa 12,9 7,2 9,3 -3,0 -8,8 4,2 -4,4 152.855
Nafarroa Garaia 12,1 11,0 9,2 -7,1 -8,6 -5,8 1,4 121.024
Hegoaldea 10,1 10,8 6,3 -1,9 -10,9 0,4 -1,5 138.986
* 2011 urteko datuak ez dira definitiboak.
Iturria: INE.