Skip to main content

Bikaintasunerako hiru ikerketa zentro berri

EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasque Fundazioaren bitartez, hiru BERC ikasketa sare berri ipini dituzte abian. Ikerketa eta garapenean proiekturik bideragarrienak hautatu dituzte adituek eta Ikerbasque-ko zuzendariaren aburuz, Fernando Cossio, «Produkzioa, inpaktua eta itzulera ekonomiko zein soziala hobetzea da asmoa». Ikerketa alorrak neurozientziak, nanoegiturak eta diseinu makromolekularra izango dira. Guztira, bikaintasunerako 9 zentro izango dira eta sarea osatzen ondorengoak daude aurrekoez gain: DIPC Donostia International Physics Center, Materials Physics Center, Bizkaiko Biofisika Fundazioa, BC3 (Basque Center for Climate Change), BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language). Irakurri albistea BERRIA egunkarian.