Skip to main content

Udalerrien %92,1ean nekazaritza-ustiategiak murriztu egin dira azken hamarkadan

Hazkundea izan duten udalerri gehienak Zuberoan, Estellerrian eta Iruñerrian daude

Euskal Herriko 685 udalerrietan 37.090 nekazaritza-ustiategi biltzen dira nekazaritza zentsuen azken eguneraketek erakusten dutenez [Iparralde (2010), Hegoalde (2009)]. Azken hamarkadako datuak alderatzen baditugu 34.609 nekazaritza-ustiategi galdu dira Euskal Herrian, hau da, %48,3 murriztu dira.

Euskal Herriko udalerrietako nekazaritza-ustiategi kopuru gordina, Heg. 2009, Ipar. 2010

Udalerrika, 46tan soilik mantendu edo hazi da ustiategi kopurua azken hamar urtetan. Udalerri hauek, batez ere, Iruñerrian, Estellerrian, Garazin, Pettarran, Amikuze, Basabürüan, Arbela edo Arbailako eskualdeetan kokatzen dira eta udalerri hauek guztietatik 41 mila biztanletik beherakoak dira. Kontra, nekazaritza-ustiategi gehien galdu dituzten eskualdeak dira Bilbo Handia, Enkartazioak, Arrati-Nerbioi, Debagoiena edota Gernika-Bermeo. Honekin batera, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan ustiategiak gutxiago dira orain hamar urte baino. Azken hamarkadan nekazaritza-ustiategiek jasan duten jaitsiera bortitza batetik gertatu da errentagarritasun terminoetan sektorea mantentzea oso zaila izan delako eta bestetik Euskal Herrian sektorearen krisiaren ondorioz eman den eredu aldaketagatik. Sektoreko krisia krisi finantzarioaren aurretikoa da. Ondorioz, nekazaritza-ustiategi gehien duten udalerriak ondorengo eskualdetan daude: Erribera Garaian, Tuteraldean, Estellerian, Nafarroa Erdialdeko Ekialdean, Nafarroako Ipar-Mendebaldea edo Errioxa Arabarran. Informazio gehiagorako deskargatu udalerri tamainaren arabera osatutako ranking-a.

Azken hamarkadan galdutako nekazaritza-ustiategi kopurua Euskal Herriko udalerrietan