Skip to main content

Euskal Herrian I+Gan lan egiten duten pertsonen kopurua Europako Batasuneko bataz bestekoaren gainetik

I+Gn dabilen pertsonal kopurua (biztanleria landunaren %), 2010

Nafarroa Garaia eta EAEko bataz bestekoa Finlandia eta Danimarkakoaren artean kokatzen da, puntako lurraldeak gai honetan

EUROSTATen arabera, Nafarroa Garaian biztanleria okupatuaren %3ak Ikerketa eta Garapenean egiten du lan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez portzentajea %2,99koa da 2009an. Iparraldean egoera bestelakoa da, izan ere, alor honetan lan egiten duten pertsonen portzentajea %1ekoa baita biztanleria okupatu guztiarekiko (%0,9 estimazioen arabera).

EB-27ko I+Gko pertsonalaren portzentajea %1,68koa da eta EB-15aren kasuan, berriz, %1,87koa. Hegoaldean alor honetan lan egiten dutenen bilakaera azken hamarkadan nabarmen igo da: 2001ean Nafarroa Garaian %1,56koa zen portzentajea eta EAEn %1,6. EB-27n, urte horretan bertan kopurua %1,41koa zen eta EB-15ean %1,57. Ondorioz, bilakaera positiboa Euskal Herrian handiagoa izan da Europako Batasunean baino.

Eskoziako ipar-ekialdeko erregioetan I+Gko okupatuen portzentajea %5,95koa da. Hovedstaden (%5,23), Viena (%4,73), Trøndelag (%4,59), Praha (%4,4), Valonia edo Oslo (%4,38 bi kasuetan) bezalako erregioetan ere kopurua altua da. Finlandia (%3,23) eta Danimarka (%2,95) bezalako estatuetan ere zifra nabarmentzekoa da. Kontrara, Zeuta (%0,13), Eskoziako Highlands eta Islands (%0,15), Errumaniako Sud-Est ( 0,16%) edo Bulgariako Severozapaden (%0,18) zifra oso apala da. Errumania (%0,46), Polonia (%0,76) edo Lituanian (%1,3) jazotzen den egoera ere azken lurraldeen oso antzekoa.