Skip to main content

Euskal Herriko industriako Balio Erantsia Alemaniakoaren parekoa

Bi kasuetan landuneko 63.000€ inguruan dabil

Euskal Herriko industria sektoreko balio erantsiak hazkunde negatiboa izan zuen 2009 urtean zehar, -10,9. Bilakaera honek 2008 urtean hasitako joera (-0,8) baieztatzen du. Honekin guztiarekin, Euskal Herriko industriako balio erantsia landuneko 63.319€koa da.

Lurraldeka, 2009 urtea bereziki ezkorra izan zen Arabarentzat (-18,3) 2008ko hazkundearen ostean, non Nafarroa Garaiarekin batera urte horretan emaitza positiboak izan zituzten lurralde bakarrak izan ziren. Iparraldeko estimazioek ere industria sektoreko balio erantsiak hazkunde negatiboa izan zuela erakusten dute, -13,9. Balantze negatiborik baxuena Bizkaian eman zen (-7,7), 2008an bilakaera negatibo altuxeagoa izanik (-8,9).

2009an bereziki nabaria da Balio Erantsi Gordinaren hazkundea eta Langileko Balio Erantsiarena, bietan negatiboa izanik. Balio Erantsi Gordinaren hazkunde negatiboa 10,9 izan zen bitartean, Langileko Balio Erantsiarena soilik -2,7koa izan zen. Ildo honetatik jarraiki, kasurik larriena lurraldeka Araban dago: Balio Erantsi Gordinak 18,3ko hazkunde negatiboa izan zuen eta Langileko Balio Erantsiak 5,8ko jaitsiera izan zuen. Nafarroa Garaian eman zen hazkunde negatiborik motelena bi jardueretan eta ondorioz Alemania eta Zeelanda bezalako lurraldeen bilakaera antzekoa izan zuen.

Honenbestez, 2009ko datuen arabera, Euskal Herria Europako testuinguruan posizio onean jarraitzen du erreferentzia diren hainbat lurralderekin alderatuz: Langileko Balio Erantsia Alemaniakoaren oso parekoa da eta Frantzia (61.948€), Ita-Suomi (61.310€), Baden-Württemberg –Alemania- (61.094€), Espainia (59.142€) edo Poitou-Charentes (55.716€) baino altuagoa da. Beste aldean daude, distantzia handiagora, Zeelanda (157.479€), Eskozia (101.165€), Flandria (87.644€), Erresuma Batua (83.377€), edo Finlandia (76.703€). Ikusteko dago etorkizunean emango den bilakaera.

[table id=49 /]