Skip to main content

Nafarroa Garaiak Espainiako estatura esportatzen duen guztizkoaren %34,6 EAEra egiten du

EAEk jaso zuen Nafarroa Garaiko energia sektoreko erregio arteko esportazioen portzentajerik handiena, guztizkoaren %59,3

C-intereg proiektuak kaleratutako datuen arabera (www.c-intereg.es) Hegoaldeko erregioen arteko merkataritza lotura oso bizia da. Hainbestekoa da lotura ezen Araba, Bizkai eta Gipuzkoa direla Nafarroa Garaiko hornitzaile eta bezerorik handienak.

2009ko datuen arabera, nazioarte mailako eta erregio-arteko esportazioetatik lorturiko irabaziak Nafarroa Garaian 12.706,1 milioitakoa izan zen, eta hauetatik %14,7 EAEtik zetorren (1.861,7 milioi €). 2009 urtea ez zen bereziki ona izan Euskal Herriko esportazioarentzat. Nahiz eta Nafarroa Garaiko orotariko esportazioak (nazioartekoak eta erregio-artekoak) %19,3 jaitsi aurreko urtearekiko, EAErekiko esportazioak 4 puntu gutxiago jaitsi ziren (%15,3). Alta, EAEko esportazioetan joera ez zen bera izan, izan ere, Nafarroa Garaia helmuga zuten esportazioetan guztizko jaitsiera baino 1,2 puntu gehiago jaitsi zen. Beraz, EAEko orotariko esportazioen (nazioartekoa eta erregio-artekoa) %9,9 Nafarroa Garaia izan zuten helmuga.

Tonatan, 2009an zehar, Nafarroa Garaitik EAEra esportazioen %34,9 ekipo ondasunak izan ziren, %20,1 elikadura produktuak eta %26,0 bitarteko ondasunak. Kontrara, EAEtik Nafarroa Garaira batez ere esportatu zena produktu energetikoak izan ziren %29,8, kontsumo ondasunak (%23,5), bitarteko ondasunak (%22,6) eta ekipo ondasunak (%21,6).

Datuon bilakaerak erakusten digu Nafarroa Garaiarentzat Euskal Herriko gainontzeko lurraldeak bezero eta hornitzaile garrantzitsuak direla, aldiz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat Nafarroa Garaiak geroz eta presentzia txikiagoa du esportazioetan. Ezinbestez, aintzat hartzekoa da euskal enpresek nazioartekotze prozesuan egindako ahalegina, eta beraz, horrek suposatzen duen galera erregio-arteko merkataritzaren eraginean euskal lurraldeetan. Datuak kontsultatzeko jo www.c-intereg.es orrira.

[table id=46 /]