Skip to main content

UDALERRIEN RANKING-A: euskal udalerrien %26ak zahartze tasa kritikoa pairatzen du

Euskal Herria osatzen duten 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa dute. Honek esan nahi du Euskal Herriko udalerrien laurdena egoera oso larrian dagoela, hauetariko gehienak desagertzeko edota epe laburrean desertifikatzeko arriskuan egonik (biztanleria kopuru murritzagatik eta zahartze tasa altuagatik). Zahartze tasarik altueneko lurraldeak Nafarroa Garaian kokatzen dira, guztira 123 udalerri (nabarmentzekoak dira Pirinioaldea eta Erdialdea). Zahartze gaiak ongizate eta gizarte laguntzekin lantzera ohituta gaude baina komeniko litzateke prozesu honen alderdi ekonomikoa eta lurraldeari dagokiona ere lantzea.

Euskal Herriko udalerrien ranking-a. Demografia: zahartze tasa, 2011