Skip to main content

Inflazioa gora Euskal Herrian

2011 urteko inflazioa homogeneoa da Euskal Herrian, baina zertxobait apalagoa Iparraldean

Kontsumo Prezioen Indize orokorrak (2011 urtea) %2,5eko hazkundea izan zuen Iparralden eta %3,2koa izatera iritsi zen Nafarroa Garaian. 2010 urtearekin alderatuz hazkunde handiagoa eman zen, igoera hau 2010 urtean zehar %1,9koa Iparralderako eta %1,5 Gipuzkoarako izan baitzen.

Azpikategoriei erreparatuz, hazkunderik nabariena 2011n zehar edari alkoholdunek eta tabakoak jazo zuten (maximoa Arabak, %10,5; minimoa Iparraldek %4,1), bereziki azken honek. Kasurik onenean garraioan hazkundea %5,3koa izan zen Iparralden besteak beste erregaien garestitzearen ondorioz. Aldi berean, kostu energetikoaren garestitzeak ohikoak diren jardueren prezioetan garestitze orokorra dakar.

Txanponaren beste aldea dira komunikazioen azpikategoria (maximoak -%0,8 Hegoaldean; %-2,8 Iparralden), botikak (maximoak %1,0 Iparralden eta -%0,9 Bizkaian) edo aisia eta kultura (maximoak %0,6 Gipuzkoan eta minimoa -%1,0 Iparralden).

2009ko prezio igoera hutsalaren ondoren (Nafarroa Garaian %0,6koa) eta urtaroen aldagaia alde batera utziz, euskal herritarrentzat bizitzaren garestitzea konstante bat bihurtu da azken urteotan. Honek guztiak ordainsariei dagokienean uzten duen argazkia denboraren joanean familien eros ahalmena murriztu duenarena da non euskal familia askoren testuinguru sozio ekonomikoa zaila den.

[table id=25 /] [table id=24 /] Oharra: KPIaren eta honen azpikategorien kalkulua desberdina da Hegoalderako zein Iparralderako, eragin zuzena izanik kalkuluan bakoitzari eragiten dion Estatistika Institutu Ofizialak.