Skip to main content

Patenteen gainbehera nagusitua 2007/09 epean zehar Europako erregioetan

Europako patenteen bulegoan onartutako IKT patente kopurua, 2009 (1000.000/bizt.)

Euskal Herria erregio kaltetuenen artean 180. postuan dago

Berrikuntzaren gainbehera Euskal Herrian eta bere administrazioetan nabaria izan da 2007-2009 epealdian eta horren erakusle dira erregistratutako patente berrien kopuruak. Egoera horixe bera errepikatzen da Europako gainontzeko erregioetan. Patente berrien bolumenaren atzerakada jada errealitatea da Europako 230 erregiotan (77 erregioen datuen faltan). Europako 11 erregiok soilik izan dute igoera patenteen bolumenean.

Erregio kaltetuenen artean daude Erresuma Batukoak eta herrialde nordikoetakoak non historikoki berrikuntzarako joera handia izan duten. Edozein kasutan, zail da aurkitzen gainbeherarik jazo ez duen Estaturik. Horien artean kaltetuenak Hungaria, Suedia, Portugal, Finlandia, Eslovakia eta Erresuma Batua dira.

Datuek erakusten dutenez, patente berrien ratioa homogeneoa izatetik oso urrun dago. Ondokoak baieztatzen du aurrez esandakoa: patente berrien hazkunderik handiena izan duten lehenengo 20 erregioak Alemaniakoak edo Austriakoak ziren. Argazki orokorrari erreparatuz, patente berrien ratioa altua da Europako bihotzean, eta ez soilik aipatu estatuetan, baizik eta ratio zabalago batean biltzen diren lurraldeen artean. Hasi Europako Iparraldetik Italia Iparraldera, frantziar estatua barne, eta gerra hotzaren garaian Europa bitan zatitzen zuen mugaraino (alemaniar kasua salbuetsiz, Brandemburgo edota Dresden erregioak kasu).

Patente berrien erregistro kopurua altua da Europako beste zabalduago dauden beste erregio batzuetan eta bereziki baxuak dira Iberiar penintsulako hegoaldeko erdialdean, Italiaren hegoaldean, Grezian eta berriki Europako Batasunean sartu diren erregioetan.

Ikusi datuok www.atlasa.net