Skip to main content

Emakumeen enplegu tasa Europaren pare, baina helburuetatik urrun

Euskal Herrian emakumeen enplegu tasa Europako Batasuneko erregioen bataz bestekoaren pare dago, baina lurralde aurreratuenetatik urrun gabiltza oraindik

Euskal Herrian emakumeen enplegu tasa Europako Batasuneko erregio askoren antzekoa da 2010 urteko datuei erreparatzen badiegu. Enplegu tasarik handienak Europako zonalde gutxi batzuetan ikusiko ditugu, esaterako, lurralde eskandinabiarretan, Norbegian batik bat, baina baita Islandia, Danimarka, Herbeheretan edo Erresuma Batuko hainbat eskualdetan ere.

Alemanian emakumeen enplegua handia da iparraldeko eta ekialdeko erregio batzuetan, baina hegoaldean tasa altu hori orokorra da, Suitza eta Austriarekin osatzen duten lurraldea izanik emakumeen enplegu tasa handiko eremua.

Bestalde, emakumeen enplegu tasa txikia da Italia, Espainia, Kroazia, Errumania eta Bulgaria zein Turkian.

Datuak kontsultatzeko eta beste hamaika adierazleren inguruko kontsulta egiteko jo www.atlasa.net web gunera.