Skip to main content

Euskal Herria aintzat hartzen ez duten alderdiak gailen Iparraldean eta Nafarroa Garaiko hegoaldean

EH aintzat hartzen duten partiduen bozkak (%) (2011 Hegoalderako, 2007 Iparralderako)
Estatuko hauteskunde orokorretan, Euskal Herria aintzat hartzen duten alderdiek* jasotako bozen intentsitatea indartsua da, oro har, gure lurraldearen kanpo mugetatik urrun kokaturiko eremuetan. Hego Euskal Herriko iparraldean bozka abertzalearen presentzia oso errotua dago, alegia Bizkaian zein Gipuzkoan, baita Araba eta Nafarroa Garaiko iparraldean ere. Ipar Euskal Herriko argazkia bestelakoa da oso: Indar abertzaleek hauteskunde orokorretan jasotzen duten babesa oso da txikia, landa eremuko zenbait toki salbuetsita. Eta Baiona zein Lapurdiko kostalde osoan are nabarmenagoa da esandakoa. Euskal Herriko hiriburu guztietan Euskal Herria aintzat hartzen duten indarrek jasotako bozen proportzioa bere herrialdekoa baino txikiagoa da. Arau bat dela dirudi. (Euskararen ezagutzarekin lotura egin liteke neurri handi batean, mapa ez litzateke oso desberdina) *EAJ/PNV, Amaiur, Geroa Bai, EH Bai . Oharra: 1:250.000 eskalatik aurrera udalerrien izenak bistaratzen dira. Informazio gehiagorako jo www.eh-hauteskunde-emaitzak.net web gunea.