Skip to main content

Euskal aireportu nagusien jarduera hazten

Garraiatutako merkantzia tonak %22,2 handitu ziren 2011 urtean

2011 urtean zehar Forondaren bidez garraiatutako merkantzia tonak %24,0 handitu ziren, aurreko urtearekin alderatuz gero. Euskal aireportuen artean eginkizun hauetan Forondak bereganatu du jardueraren %93a. Hala, 2010 urtean zehar izandako hazkunde apala gogoz egonkortu da 2011 urtean.

Bidaiari kopuruari dagokionez, Biarritz eta Loiuk hazkunde bertsua izan zuten iaz, bien artean euskal aireportuetako bidaiari guztien %90,8 mugitzeko plataforma izan baitira. Bi aireportuek gero eta gehiago bereganatzen ari dira bidaiarien mugimendurako plataformaren egitekoa. Esaterako, 2005 urtean bidaiari guztien %86,3a bereganatu zuten.

Euskal lurraldeetako aireportuen argazkiak arras ezberdinak dira eta ezberdintasun horiek handitzeko joeran daude aspaldidanik. Forondako aireportuak geroz eta gehiago bereganatzen ari da merkantziaren garraiorako plataformaren betekizuna. Loiu eta Miarritzeko aireportuek, aldiz, euskal lurraldeetako bidaiarien joan-etorriak bereganatzen dituzte geroz eta gehiago.

Aireportuetako hegazkin mugimenduak. Euskal Herria, 2005-2011
Hazkundea Hegazkinak
2008 2009 2010 2011 2011
Loiu -2,2 -12,2 -0,1 0,6 54.432
Noain -3,5 -9,9 -10,6 -8,2 9.603
Hondarribia -3,6 -20,7 -1,7 -0,2 9.562
Biarritz 7,5 -13,3 -7,3 2,5 9.139
Foronda -0,3 -22,4 -29,0 12,5 7.582
Euskal Herria -1,4 -14,1 -5,2 0,6 90.318
Iturriak: AENA eta Aéroport Biarritz - Anglet - Bayonne
Aireportuetako bidaiariak. Euskal Herria, 2005-2011
Hazkundea Bidaiariak (mila)
2008 2009 2010 2011 2011
Loiu -2,7 -12,4 6,4 4,0 4.045,6
Biarritz 10,7 -1,6 -2,2 4,4 1.032,9
Hondarribia -13,6 -21,8 -9,3 -13,3 248,1
Noain -13,1 -22,8 -13,1 -18,2 238,4
Foronda -61,0 -41,1 5,4 -33,1 28,2
Euskal Herria -3,9 -12,3 2,6 1,7 5.593,1
Iturriak: AENA eta Aéroport Biarritz - Anglet - Bayonne
Aireportuetako merkantzia tonen mugimendua. Euskal Herria, 2005-2011
Hazkundea Tonak (mila)
2008 2009 2010 2011 2011
Foronda 11,6 -21,7 2,1 24,0 34.669,1
Loiu -1,6 -15,3 -5,3 3,4 2.633,5
Hondarribia -74,1 -51,3 -39,5 70,0 32,0
Noain 34,4 -30,1 -4,6 -30,2 29,7
Biarritz - - - - -
Euskal Herria 9,8 -21,3 1,4 22,2 37.334,6
Iturriak: AENA eta Aéroport Biarritz - Anglet - Bayonne