Skip to main content

Euskal Herriko langabezia erregionala Europako Batasuneko bataz bestekoaren pare

Mapa honetan Euskal Herriko hiru administrazio eremu nagusien langabezi tasak Europako erregioen kontestuan ikus ditzakegu. 2010 urteko datuen arabera, Euskal Herriko hiru administrazioetako langabezia tasak Europako erregio guztiekin alderatuko bagenitu, 317 erregioen rankingean (NUTS2) gure administrazioak honako postuan leudeke: 56. postuan Iparraldea, 68. postuan Nafarroa Garaia eta 94.enean Euskal Autonomi Erkidegoa.

Europako langabezia tasa txikienak kontinenteko erdigunean (Austria, Suitza eta Alemaniako hegoaldean), Norvegian eta Herbeheretako erregioetan zeuden 2010 urtean. Langabezia tasa handienak Europako Mediterraneoko erregio gehientsuenetan eta Europar Batasuneko partaide berriak diren ekialdeko erregioetan zen indartsuena. Irlandan eta Frantziako iparraldean ere langabeziaren presentzia nabarmena zen.

Datu hauek eta gehiago kontsultatzeko jo www.atlasa.net gunera.