Skip to main content

2011n langabezia ez zen lurralde guztietan hazi

Euskal Herriko langabezia tasa (%11,0) Europar Batasunakoaren gainetik dago 1,4 puntutan

Langabeziak gora egin du Euskal Herrian 2011 urtean zehar, laugarren urtez jarraian. Iparraldea eta Araba dira langabeziaren hazkunderik ezagutu ez zuten euskal lurralde bakarrak. Gainontzekoetan, langabetuen kopuruak gora egin du, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Testuinguru honetan, iaz Euskal Herrian langabezia % 11,9 handitu zen aurreko urtearen aldean eta langabezi tasa %12,0 izatera iritsi, Hegoalderako INEren datuak aintzat hartuta. Hau hala izanik, azken hamar urtetako langabezi tasa altuena dugu egun Euskal Herrian.

Lurraldez lurralde, Bizkaia da langabetu kopuru gordin zein tasa altuena dituen herrialdea, %13,5/%13,8, iturriaren arabera. Nafarroa Garaian ere langabezia Euskal Herriko bataz bestekoaren gainetik dago (%12,9). Gipuzkoan egoera bestelakoa da INEren arabera (%9,9), ez ordea Eustaten arabera. Egoera hobea da Iparraldean (%9,3) eta Araban.

Honenbestez, egun 179.078 biztanle dago lanik gabe Euskal Herrian ( 13.000 gutxiago dira Eustaten arabera). Langabetuen kopuruan hazkundea 2008-2009 urteetako hazkunde maila errepikatu ez bada ere, kopuruak gora egiten jarraitzen du, industriak pisu handia duen herrialdeetan batez ere.

Europako Batasunarekin alderatuz Euskal Herriko langabezi tasa (%11,0) Europar Batasunakoaren gainetik dago 1,4 puntutan, 2010 urteko datuen arabera. Hau da, Frantzia (%9,7) edo Itä-Suomi (%10,1) erregioaren gainetik puntu batean, baina oso urrun Espainiako balioetatik (%20,1). Bestalde, 2009 urteko langabeziaren hazkunde bortitzaren ondoren, langabeziaren hazkunde erritmoa makaldu dutenen artean dago Euskal Herria.

Langabeziaren bilakaera. Euskal Herria, 2011
Langabetuen bilakaera Langabe kop. Langabezi tasa
2009 2010 2011 2011 2011
Araba EUSTAT 276,2 1,3 -23,1 12.300 7,6
INE 136,4 -0,3 -5,9 16.750 10,3
Bizkaia EUSTAT 101,7 17,9 34,6 74.300 13,5
INE 55,8 -1,6 16,7 76.050 13,8
Gipuzkoa EUSTAT 94,6 14,4 11,7 27.600 13,5
INE 70,4 -12,2 24,0 34.325 9,9
Nafarroa Garaia INE 61,9 8,3 9,7 40.050 12,9
Iparraldea INSEE 24,0 2,4 -25,7 11.903 9,3
Lapurdi INSEE - - - 11.454 * 10,7 *
Nafarroa Beherea INSEE - - - 733 * 5,4 *
Zuberoa INSEE - - - 426 * 6,4 *
Euskal Herria EUSTAT 85,7 11,1 11,9 166.153 11,1
INE 61,7 -1,1 9,7 179.078 12,0
* Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako langabetu kopurua eta langabezi tasa 2008 urteari dagokio.
Oharrak:
  • Iparralde mailako datuak estimazioa dira Baiona enplegu zonaldeko joera aintzat hartuz.
  • Langabezi tasaren kalkulurako 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria aktiboa aintzat hartu da.
Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE.

Langabeziaren bilakaera. Euskal Herria eta nazioartea, 2010
Langabetuen bilakaera Langabe kop. Langabezi tasa
2008 2009 2010 2010 2010
Espainia 41,3 60,2 11,6 4.632.400 20,1
Mecklenburg-Vorpommern -16,4 -6,1 -11,8 110.300 12,4
Région wallonne -3,6 11,8 4,3 170.700 11,4
Euskal Herria 11,2 61,7 -1,1 163.188 11,0
Itä-Suomi -11,2 11,4 -4,5 8.400 10,1
Brandenburgo -17,4 -1,5 -13,0 136.100 10,0
Frantzia -6,1 23,0 3,0 2.831.400 9,7
Europar Batasuna -1,1 27,8 7,7 23.080.800 9,6
Finlandia -0,4 23,7 -2,3 67.800 8,4
Suedia 2,4 34,3 1,8 417.200 8,4
Eskozia -1,7 48,6 18,8 219.000 8,2
Poitou-Charentes 9,1 18,3 -8,1 62.300 8,1
Islandia 35,0 138,9 5,4 13.600 7,6
Bretaña -16,7 7,2 21,1 99.200 7,2
Alemania -12,8 2,7 -8,7 2.945.500 7,1
Baden-Württemberg -13,7 20,9 -6,3 268.300 4,8
Zelanda 32,5 -22,6 26,8 5.200 2,7
Iturria: Eurostat eta INSEE.