Skip to main content

Euskal Herriko ugalkortasunak, hazkunde positiboan jarraitzen du

Zuberoak Euskal Herriko ugalkortasun tasa handiena izan du 2010 urtean

2010 urtean Euskal Herrian 42,6 jaiotza izan ziren ama izateko adinean dauden mila emakumeko. Herrialdeka, ugalkortasun tasa altuenak Zuberoan (56,1 0/00) eta Nafarroa Beherea (51,60/00) izan ziren. Euskal Herriko bataz besteko horren azpitik Bizkaia soilik kokatu zen.

Zuberoak izan zuen 2010 urtean ugalkortasun tasaren hazkunde handiena (%24,0), eta segidan Arabak (%5,1). Zuberoak izan du 2005-2010 urte epean ugalkortasun tasaren bataz besteko hazkunde handiena (%5,6), hamarkadako lehen bost urteetan zehar hazkunde negatiboa izan ostean. Nafarroa Behereak, eta modu apalagoan Lapurdik, mantendu du 2005 eta 2010 aldian zehar bilakaera negatiboa.

Euskal Herriko ugalkortasunak, beraz, Hegoaldeko lurraldeek 2009 urteko datuetan izandako eragin negatiboa salbuetsita, hazkunde positiboan jarraitzen du.

Ugalkortasuna tasa. Euskal Herria, 2010
Bataz besteko hazkundea urtero Hazkundea urtero Tasa
2000-2005 2005-2010 2007 2008 2009 2010 2010
Zuberoa -0,2 5,6 2,2 1,6 1,6 24,0 56,1
Behe Nafarroa -1,0 -1,6 -13,1 -4,2 7,7 -7,1 51,6
Lapurdi 2,5 -0,6 -7,3 4,2 0,7 -1,3 45,1
Nafarroa Garaia 1,8 1,3 0,8 4,7 -3,6 -1,1 44,6
Gipuzkoa 3,4 1,9 2,4 1,7 -0,5 2,0 44,5
Araba 2,5 3,9 3,7 6,3 -0,5 5,1 43,8
Bizkaia 3,7 2,1 4,3 5,4 -2,0 2,3 39,2
Euskal Herria 2,9 1,9 1,9 4,3 -1,5 1,5 42,6
Jaiotza gordinak. Euskal Herria, 2010
Bataz besteko hazkundea urtero Hazkundea urtero Jaiotzak
2000-2005 2005-2010 2007 2008 2009 2010 2010
Zuberoa -0,2 3,2 -8,2 0,0 1,6 24,0 155
Behe Nafarroa -1,0 -1,0 -11,0 -3,7 7,7 -7,1 312
Lapurdi 2,5 0,0 -4,8 4,5 0,7 -1,3 2.353
Nafarroa Garaia 3,2 2,0 0,7 6,6 -2,6 -1,0 6.778
Gipuzkoa 2,5 1,2 1,6 1,3 -1,1 0,8 7.221
Araba 2,5 3,7 3,6 6,2 -0,3 4,6 3.372
Bizkaia 2,8 1,0 3,2 4,3 -2,9 0,6 10.604
Euskal Herria 2,7 1,4 1,4 4,2 -1,8 0,6 30.795