Skip to main content

2010 urtean 30.768 jaiotza egon ziren Euskal Herrian, hamar urte lehenago baino 5.102 gehiago

2010 urtean Euskal Herriko jaiotza kopuruak hazkunde positiboa izan du aurreko urtearekin alderatuta (% 0,6). Ez du ematen, hortaz, 2009 urtean egondako beheraldia joera bilakatu behar denik. Hazkunde handiena Zuberoan dugu (%24,0), 2009 urtean 125 jaiotza izatetik 155 jaiotza izatera igaro baita. Hazkunde negatiboa izan dute Behe Nafarroa (% -7,1), Lapurdi (% -1,3) eta Nafarroa Garaia (% -1,0). Biztanleri kopuruaren arabera neurtzen baditugu jaiotzak, Euskal Herrian %9,9 jaiotza egon dira 2010 urtean mila biztanleko. Tasa horren gainetik kokatzen dira Nafarroa Garaia (% 10,6), Araba (% 10,5), Behe Nafarroa (% 10,3), Gipuzkoa (% 10,2) eta Zuberoa (% 10,1); azpitik, Bizkaia (% 9,2) eta Lapurdi (% 9,8).

Jaiotzak. Euskal Herria, 2010
Jaiotzen hazkundea Jaiotza gordinak Jaiotzak mila biztanleko
2006 2007 2008 2009 2010 2010 2010
Araba 4,5 4,0 5,8 0,4 3,9 3.348 10,5
Gipuzkoa 3,6 1,7 1,2 -1,3 1,1 7.221 10,2
Nafarroa Garaia 6,5 0,7 6,6 -2,6 -1,0 6.778 10,6
Bizkaia -0,4 3,3 4,4 -3,0 0,6 10.601 9,2
Lapurdi 0,8 -4,8 4,5 0,7 -1,3 2.353 9,8
Behe Nafarroa 9,0 -11,0 -3,7 7,7 -7,1 312 10,3
Zuberoa -1,5 -8,2 0,0 1,6 24,0 155 10,1
Euskal Herria 2,7 1,5 4,1 -1,8 0,6 30.768 9,9
Iturriak: INE eta INSEE.