Skip to main content

2011 urtean 5.663 lanpostu galdu ziren euskal industrian

Araba izan da euskal lurraldeen artean bakarra industria sektorean lan egiten dutenen kopuru positiboa izan duena, INEren arabera. 2011ean, Araban, %8,7ko hazkundea eman zen. Gainontzeko euskal lurraldeetan, aldiz, balio negatiboak gailendu ziren. Nabarmentzekoa da, Bizkaian eman dela murrizketarik handiena, %7,5a 2011 urtean beti ere INEren arabera. Orokorrean, enplegu tasaren jaitsiera leundu egin da 2009 urtetik 2011 urte artean.

  • 2011ko urtean lanpostuak galtzeko joera mantendu da industrian, baina aurreko bi urteko lanpostu galera leundu da.
Industriako enpleguaren hazkundea. Euskal Herria, 2011
Landunen hazkundea Langile kop. Enplegu tasa
2009 2010 2011 2011 2011
Araba EUSTAT -13,2 -4,2 -0,5 40.700 18,7
INE -16,3 7,2 8,7 45.025 20,7
Bizkaia EUSTAT -10,0 -0,1 -0,7 96.700 12,6
INE -6,6 -2,9 -7,5 79.925 10,4
Gipuzkoa EUSTAT -10,2 1,9 -0,6 86.200 18,6
INE -7,3 -4,2 -2,0 80.800 17,4
Nafarroa Garaia INE -1,9 -10,8 -1,5 67.975 16,0
Iparraldea -3,7 -0,2 -0,1 12.974 7,2
Euskal Herria EUSTAT -8,4 -2,7 -0,8 304.549 14,8
INE -7,2 -3,9 -1,9 286.699 14,0
Oharrak:
· 2010 eta 2011 urteetarako Iparraldeko datuak Akitaniarekiko estimazioak dira; 2011ko datua, emaitza probisionalen gainean kalkulatua.
· Enplegu tasaren kalkulurako 16 eta 64 urte bitarteko biztanleria kontutan hartu da.
Iturria: EUSTAT, INE, INSEE eta Baionako Merkataritza Ganbara.
  • Sektore honetako enplegu galera handiena Bizkaian gertatu da. Orotara, Euskal Herrian 304.549 EUSTATen arabera edo 286.699 INEren aburuz enplegatu daude egun industria arloan lanean.
  • Iturri horien azken datuen arabera, Euskal Herrian industria sektoreko enplegu tasa %14,0 (EUSTAT), %14,8koa (INE) da.
  • Nazioartean, 2010 urtean Islandiak eta Alemaniak eusten diote ekonomian industria nortasunari. Euskal ekonomian, ere, industriaren pisua oso garrantzitsua da enpleguaren sorreran.
Industriako enpleguaren hazkundea. Euskal Herria eta nazioartea 2010
Landunen hazkundea Enplegu tasa
2009 2010 2010
Islandia -1,4 -4,8 -
Baden-Württemberg -3,0 -3,4 22,2
Alemania -2,6 -1,9 15,8
EH (Eustat) -8,4 -2,7 14,7
EH (INE) -7,2 -3,9 14,0
Zelanda 1,0 6,9 12,9
Finlandia -8,2 -3,9 11,3
Poitou-Charentes -3,4 -1,5 11,1
Brandenburgo -2,5 -3,0 11,1
Mecklenburg-Vorpommern 3,6 -1,3 10,1
Suedia -8,9 -1,5 10,1
Bretaña 1,6 -1,7 9,7
Frantzia -3,4 -2,3 9,3
Itä-Suomi -16,0 -0,3 9,0
Espainia -13,3 -5,9 8,4
Région wallonne -6,2 -1,6 8,1
Eskozia -14,5 -5,7 8,0