Skip to main content

Nolakoa izango da 2025eko gure populazioaren argazkia? Anjeles Iztueta.

Anjeles Iztueta Azkue, Matematikaria

 

Nire ustez, egun etorkizuneko argazki horren ziriborroa egin ahal izateko nahikoa datu ditugu. Ondorio hauek ateratzeko, Euskal Herri osoko datuak haintzat hartu ditut eta hori egin ahal izateko datuak Gaindegiatik jaso ditut, hemen Herri osoari buruzko datuak baitaude laburbilduta.

Nabarmentzeko lehen datua, 2025ean 60 urtetik gorakoak biztanleriaren %32 izango garela. Euskal Herri osoan, nagusiak oro har: hirutik bat! Lurraldeka begirada bat ematen badiogu, gaur egun Zuberoa da herrialderik zaharrena eta Araba gazteena. Hamabost urte barru, Euskal Herri osoak gaur egun Zuberoak duen zahartze indizea izango du gutti gora behera, baina beste ezaugarri batekin: gaur egunean baino bizi itxaropen handiagoarekin.

Image removed.

Emakumezkoen bizi itxaropena 2025ean 87,9 urtekoa izango omen da. Eta gizonezkoena 80koa. Gero nagusien artetik, ezaugarri nahikoa desberdinak dituzten bi multzo bereiz daitezke, bata hirugarren adina deitzen dena, 60tik 74 urte bitartekoa, talde horretan populazioa osoaren %19 izango omen da.

Eta bestea, laugarren adina deitzen dena, 75etik gorakoena, eta hor populazio osoaren beste %13 egongo omen da.

Gure argazki hau Europako beste herrialdekoenarekin konparatuz gero, Euskal Herria koka daiteke jadanik Europako herri zaharkituenen artean.

   

EH-KO_ERRONKA_SOZIOEKONOMIKOAK_ANJELES_IZTUETA