Skip to main content

[ASTEKO GAIA] Tokiko ekimen maila enpresa industrialetan

Emaitza_01Euskal Herriko industria ehunaren matrizea ikertu eta tokiko ekimen mailari buruzko zenbait zantzu atera ditu Gaindegiak aste honetako dossierrean. Nahiz eta ezinezkoa den jakitea enpresa horien kapitala euskalduna ala atzerrikoa den,  ekimenari loturiko eskualdekako zenbait datu interesgarri utz dizkigu ikerketak: Lehenengoa industria ehunean egoitza Euskal Herrian duten enpresak %94,9 direla. Herrialdeka begiratuta, Gipuzkoak portzentajea gainditzen du (%98,6). baita Bizkaiak (%96,3) eta Arabak (%95,9) ere. Nafarroa Garaian matrizea EHn duten enpresak %93 dira. Iparralden, aldiz, proportzioak apalagoak dira, Zuberoan (%80,9), Lapurdin (%83,1) eta Nafarroa Beherean (%85,5).

Bigarrena, Euskal Herriko industria ehuna, batik bat, bost hiriburuen inguruan eta Europako garraio-ardatzean metatzen dela. Hori dela eta, hamabi eskualdetan dago dira Euskal Herriko enpresa industrialen %70,1.

Eta hirugarrena: zenbait lurralde jasaten ari diren hustutzea (lan bila ihes egiten dutenen ondorioz) nabaria dela, horrek dakarren industriaren ahultzearekin, eta are larriagoa dena, giza kapitalaren galerarekin, ekimen berriei ekiteko ezinbestekoa dena.

Euskal Herriko enpresa industrialen maila teknologikoari ere eutsi diogu ikerketan: teknologia maila altuena duten eskualdeak Debagoiena, Durangaldea, Debabarrena eta Goierri dira.

Dossierra PDFan Gaiarekin loturiko adituaren analisia: Iñaki Peña:Tokiko ekintzailetasunaz Dossierra kontsultatu: Horrelako argitalpenen eta gure beste ekintzen berri izan nahi baduzu, harpidetu doan gure buletinera