Skip to main content

[ASTEKO GAIA] Bi adin piramide Euskal Herrian

Gaur egun, EEH piramideauskal Herriak 3,1 milioi biztanle ditu. Gure herriko bizi-itxaropena Europako altuenetarikoa da, eta, hori, nahitaez, gure adin egituran islatzen da: bulbo itxurako piramide erregresiboak biztanleria zaharkitua marrazten digu, Europako hainbat herrialderen antzekoa. Euskal Herriko lurraldeei erreparatuta, ordea, alde nabariak daude: muga estatalek eragindako lurralde zatiketak bi errealitate demografiko erakusten dizkigu, eta, ondorioz, adin piramideen formak ere ezberdintasun nabariak agertzen dituzte. Euskal Herria Europako zenbait herrialderekin alderatzen badugu, aldiz, berdintasun ugari aurki ditzakegu gure adin egitura eta Italia edo Greziakoen artean. Izan ere, herrialde horietan ere gure gizartean ematen diren fenomeno demografiko nagusiak ematen dira: antzeko zaharkitze maila, jaiotza-tasaren gelditzea, biztanleria tasa handia lanerako adin aurreratuan eta belaunaldi arteko antzeko ezberdintasunak. Gehiago jakiteko: PDFa Ikus txostena hemen: