Skip to main content

[ASTEKO GAIA] Enpresa handien demografia

EUS_01 Euskal Herrian 50 langiletik gorako 3.161 establezimendu daude. Gehienak (%85,5) egoitza nagusia Euskal Herrian dute. Establezimendu handi hauek Euskal Herriko ehun ekonomikoaren %2,5 dira. Alabaina, desberdin banatzen dira lurraldearen gainean, eta, ondorioz, Euskal Herriaren argazkia desorekatua da: hamar eskualdetan biltzen dira tamaina handiko enpresa gehienak (%76,1). (ikus alboko mapa). Egoitza atzerrian dutenei begiratzen badiegu, eskualdeak kontraste sakonagoak ditu: Euskal Herriko bost hiriburuek osatzen dituzten eskualdeetan pilatzen dira enpresa horien %80. Zer dela eta gertatzen da hau? Zein faktorek eragiten dute enpresa-metaketa horretan, edota, kontra, enpresen kokapen ezan? Argitara eman berri dugun txostenean aintzat hartu beharreko zenbait faktore laburbiltzen ditugu:
  • eskualdearen kokapen geografikoa
  • errepide sare nagusiarekiko loturak (edo lotura ezak)
  • azken hamarkadetan aurrera eramandako politika publikoen inpaktua
  • eskualdean jazotako tokiko ekintzailetasun maila
Gehiago jakiteko, jo txostenera: Txostena PDFan