Skip to main content

Iparraldekoak atzerrira ikastera, Hegoaldea, ordea, ez dute aukeratzat

GAINDEGIAk eta HEMEN elkarteak Iparraldeko gazteen lan ibilbidea eta Baiona-Donostia euro-hiriko lan merkatua aztertzen duen ikerketa aurkeztu dute.

Bi urte iraun dituen proiektu honetan jasotzen diren ondorioak argiak dira:

  • ORAIN Euskal Euro-hiriak mugaz gaindiko lan merkatua sortzeko oportunitate interesgarriak eskaintzen ditu.

  • GEROAN oportunitate horiek gauzatzeko aukera berriak sortuko dira.

  • Zailtasun nabariak: formazio maila altuko populazioa dago eta lanpostuak maila baxukoak dira, enplegu politika desberdinak daude, formazio profesionalarekin lotutako mugikortasuna apala da, muga sikologikoa...

  • Etorkizunean hainbat alorretan lan egin beharko da mugaz gaindiko lan mugikortasuna sustatzeko.

Proiektu honetan jasotako lan guztiak eta ondorioak biltzen dituen txostena Baiona-Donostia Lan Merkatua izeneko dosierrean ikusi.

Aurkezpenera Iparraldeko eragile ekonomiko eta sozial ugari bertaratu ziren. Ikus irudiak.