Skip to main content

2008/06/26. Argitalpen Batzordearen bilera akta

GAINDEGIA TXOSTENA 2008 ARGITALPEN BATZORDEAREN BILERAREN AKTA 2008/06/26

  • Deialdia: 2008/06/26, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Enpresa Eskolan.
  • Iraupena: 16:00-18:10
  • Parte hartzaileak: Joxerra Bustillo, Joxe Mari Zendoia, Xabier Lekuona eta Irati Azkue. Bego Zubiak lan ordutegiarekin batera ezintasuna.

Gai zerrenda:

  • Argitalpen Batzordearen gunearen erabilera.
  • Aholku Batzordeak egindako bileraren laburpena.
  • Gaindegia txostena 2008 argitalpeneko azterlanak eta balizko analistak finkatu.
  • Gai estrategikoak eta hauen balizko analistak.
    • Hitzaurrerako hautagaiak
    • Azterlanak
    • Lan banaketa finkatu
    • Balizko kazetarien proposamena

HARTUTAKO ERABAKIAK

Urteko gai esanguratsuen hautaketa:

  1. Energia iturriak eta Euskal Herriaren mendekotasun energetikoa.
    • Egilea: Gorka Bueno.

  2. Mugaz gaineko lan merkatua.
    • Egilea: Philippe Arretz, Aitor Bengoetxea.

  3. Euskal Herriko finantza sistema. Sub-prime egoeran operatzen duten Euskal Bankuen egoeraren azterketa.
    • Egilea: Joseba Barandiaran.

    Gai hau lantzeko, aurrez, kazetariak landu ahalko luke: boltsaren bilakaera aurreko abuztutik, bankuek jarri duten diru kopurua...

    • Gaiaren gaineko beste enfoke batzuk:
      • Euskal Herriko finantza sistema desberdinen azalpena, deskribapena.
      • Kreditu eta hipotekin funtzionamendua Iparraldean zein Hegoaldean. Ematen diren desberdintasunen azterketa.
      • Euriborrak nola eragiten duen Iparraldean eta Hegoaldean.
      • Aurrezki kutxen elkartzearen inguruko aferaren azterketa.
  4. Biztanleriaren zahartzea eta pentsio sistemak.
    • Egilea: Iñaki Ruiz de Pinedo.
    • Lana ezagutzen ez dugunez ere, egileari proposa dakioke gaiaren inguruko tratamendua egiteko zein gako ikusten dituen. Esaterako, osasun sistemaren inguruan hitz egiteko, gastu soziala...
  5. Etxebizitza burbuila Euskal Herrian, egoera eta balizko bilakaera. Gainontzeko sektoreetan izan dezakeen eraginaren azterketa.
    • Egilea: Aitziber Etxezarreta. Eskaera egina eta onartua.

    Zerrendan, badaezpadako gaiak:

    • Familia unitateen bilakaera Euskal Herrian eta bere joera.

    Beste mota bateko proposamena, Lekuonak botatakoa, baina Urtekarian jorratzeko egokia ikusi ez dena: Komunikabideek nola lantzen duten Euskal Herriaren lurraldetasunaren gaia. Batez ere Euskal Hedabideak. Gakoak: Euskal Kulturaren industria.

    Bustillok, aldiz, Euskal Herrian turismoaren industriak izan duen bilakaeraren azterketa eta honek duen eragina Euskal Herriko garapen ekonomikoan. Gaia baztertua.

    Hitzaurrerako balizko egileak:

    1. Andrés Arizkorreta. CAFeko zuzendaria.
    2. Angeles Iztueta
    3. Baleren Bakaikoa
    4. Perez de la Iglesia
    5. Jabier Retegi
    6. Mari Karmen Gallastegi.

    Adierazleen azterketa egiteko:

    • Enpleguaren gaineko adierazleentzat: Rafa Izquierdo. Bestela, ELA edo beste sindikatuetako enpleguaren gaia eramaten duen arduradunen bat.

      • Orokorra?
      • Enpresa demografiaren gainean?

    Balizko kazetariak:

    • Estitsu Elduaien izan daiteke.
    • Garan, JM Uribarri.

    Lan banaketa onartua.

    Hurrengo bilera: udara pasa ostean. Lan zehatzetarako.
File attachments