Skip to main content

[BIDEOA] Pilar Kaltzadarekin solasean, irudiaz eta lurralde identitateaz

Hamaika Telebistarekin elkarlanean, EuskalEgitura saioa egiten du Gaindegiak. Maiatzeko lehen saioan, Euskal Herriko berrikuntzaz zenbait datu ezagutu eta gero, Pilar Kaltzarari egin diogu elkarrizketa, marketin eta komunikazio estrategikoan aditua.

"Gero eta gehiago lantzen ari den kontzeptua da lurralde identitatearena" baieztatu du Kaltzadak, izan ere, "irudiaz haratago doa: identitatea lehiakortasunari guztiz lotuta dago".  Bere ustetan, Euskal Herriko enpresa eta orgaizazioek euren markaren inguruko lanketa garrantzitsua egin dute azken hamarkadetan, eta horri esker zenbait balore gureganatu dituzte, baina oraindik ere hutsuneak ditugu, eta mereziko luke horiei eustea. 

Hurrengo saioa: maiatzak 23, ostirala, 20.15etan eta 22.00etan Hamaika Telebistan.

 

Aurreko saioan: Miguel Lazpiur enpresariarekin, enpresa eta lurraldeaz