Skip to main content

Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa

Txostenaren ezaugarriak:

  • Izenburua: Ipar Euskal Herriko argazki sozio-profesionala.

  • Egilea: Eneko Gorri, soziologoa.

  • Argitaratzailea: GAINDEGIA.

  • Orrialdeak: 40

  • Hizkuntza: Euskara eta frantsesa.

  • Ikerketaren babesle: Kutxa.

  • Argitalpenaren babesle: Udalbide.

1999az geroztik Iparraldeko zentsua berritu zen 2009. 2006rako eguneratutako datuekin, GAINDEGIAk, Iparraldeari buruzko azterketa sozio-demografikoa egin du. Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa txostenean, egindako lanaren hautapen sintetiko bat eskaini nahi izanda, bere zehaztasunean, Iparraldeaz egungo egoeraren isla zabaltzeko.

Xabier Isasik, Gaindegiako Lehendakariak, honela laburtzen du txostenaren hitzaurrean egungo egoera:
Etorkizuna elkarrekin

INSEE-k Ipar Euskal Herriaz eman berri duen datu andana Gaindegiak aurretik esandakoa berrestera dator: Euskal Herriko lurraldeen artean antzeko arazoak bizi ditugu, eta irtenbideak elkar lanean bilatuz gero aukera onak ditugu eskura. Euskal lurraldeek elkar behar dute erronka berriei eraginkortasunez erantzuteko.

Ekonomia garatua duen gizarte moderno eta, biztanleriaz, zahartua da gurea. Landa eremuen hustea, gune urbanoen handitzea, populazioaren zahartzea, familia unitateen tamaina urritzea, zerbitzuen sektorearen hedapenarekin industria eta jarduera tradizionalen ahultzea... Arazo hauen aterabideak ezin du edonolakoa izan, gure herri izatea dago jokoan. Herri bezala erantzun eta herri izaten jarraitu, ala bakoitzak bere ahultasunetik erantzun.

Ezin uka datu hauek Ipar Euskal Herriko hainbat alderdi kezkagarri erakusten digutela. Azpimarratzekoak dira gure identitateari eta bizitasun sozio-ekonomikoari lotutakoak. Hots, zonalde euskaldunenak husten, belaunaldi gazte formatuenak kanpora joaten eta egitura industriala ahultzen. Beraz, aurrez aurre dugu erronka, zer eskain dezake Euskal Herriak Ipar Euskal Herria ahultzen duten auzi nagusietan laguntzeko?

Ipar Euskal Herriak baditu goi ikasketak etxean egin nahi dituzten milaka gazte, baita sorterrian lan egiteko prest leudekeen profesionalak ere, lankidetzan jarduteko prest dauden enpresak ere ez dira falta. Zergatik ez aukera horiek erraztu Hego Euskal Herriko unibertsitate eta ikastegietan ikasketak egiteko bideak erraztuz, mugaz gaindiko lan eskaintzak sustatuz, enpresen arteko link-ak eraikiz... Euskal Herriko lurraldeak garapen jasangarrirako unitate izan daitezke elkarlanean jardunez gero. Ideia ez da berria, datu hauek berriro norabide berean jartzen gaituzte. Irauteko elkarren beharra dugu.