Miarritze, Donostia, Angelu eta Getxo dira Euskal Herriko udalerririk garestienak etxebizitza askeko m2ari dagokionean

Hegoalden, etengabeko prezioen beherakada joera bihurtu da 2009tik

Higiezinen hainbat iturriren arabera, etxebizitzen salerosketa prezioa m2-ko bataz beste 4.167€koa da Miarritzen*. Horretxegatik, Miarritze 25.000 biztanletik gorako udalerrien ranking-ean lehenengo postuan dago, Euskal Herriko m2-rik garestienarekin. Hala ere, Miarritzetik gertu dauden Donibane-Lohitzune (4.945€/m2) eta Getarin (4.173€/m2), biak hala biak, Lapurdiko kostan kokatuak, bataz besteko prezio altuagoa dute.

25.000tik gorako euskal udalerrietan garestienen artean daude Donostia (3.781€/m2), Angelu (3.726€/m2) eta Getxo (3.641€/m2). Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hiriburuei erreparatuz gero, hiribururik eskuragarriena, m2-ko bataz besteko prezioari dagokionez, Maule-Lextarre (1.076 €/m2) da, jarraian Donibane-Garazi (1.884 €/m2) dago, Iruñea (2.082 €/m2), Gasteiz (2.309 €/m2) eta Bilbo (2.652 €/m2), berriki eguneratutako datuen aburuz. Bataz besteko prezioa, Baionan, 2.894 €/m2 litzateke.

[table id=55 /]

2008ko lehenengo hiruhileko datuak erreferentzia gisa hartuz gero, gaurdaino etxebizitza askeko prezioen jaitsierarik handiena Durango (-36,2%), Bilbo (-29,1%), Tutera (-27,5%), Sestao (-22,2%), Santurtzi (-22,1%), Errenteria (-21,7%), Portugalete (-20,8%), Gasteiz (-20,6%) eta Iruñeak (-20,0%) jazo dute. Prezio jaitsierarik apalena epealdi berean Donostian (-7,2%), Getxon (-7,3%) eta Galdakaon (-9,6%) eman da. Bi urtetik gorako antzinatasuna duten etxebizitzen artean Eibar da prezioak gutxien murriztu diren udalerria (-6,1%).

2012ko datuak ixteko azken hiruhileko datuen faltan Hegoalderako, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan prezioen beheranzko bilakaera nabaria da Durangon (-10,6%), eta maila apalagoan, berriz, Iruñean (-7,7%). Edozein kasutan, joera orokorretik harago, Tutera, Getxo edo Galdakao bezalako udalerrietan prezioak goruzko bilakaera izan dute, nahiz eta aurretik beheranzko joera iraunkorra izan higiezinen burbuila lehertu zenetik, batik bat.

[table id=56 /]

*Iparraldeko udalerriko datuak ekoizpen propiokoak dira, higiezin-agentzia desberdinetako datuak iturri gisa erabilita.