Gaindegiaren 10. urteurrenaren harira Xavier Sala i Martin ekonomialariak Kataluniaren bideragarritasun ekonomikoaren inguruan hitzaldia eman zuen pasa den ekainean Donostiako Kursaalean.
Gaurkotasuneko gaia den aldetik, hitzaldiaren bi korte interesgarri aukeratu ditugu: bata, zorraren ingurukoa, eta, bestea, Europar Batasunean geldituko ote den argitzeko baliagarria izan daitekeena.
Ekonomialariak zenbaki objektiboen bitartez aurre egiten die Kataluniaren independentziaren aurrean esan diren gezurrei: