Azken hamarkadetan, etxebizitza berriak eraikitzeko lizentziak gorantz joan dira. Etxebizitzen salerosketari lotu izan zaio azken urteotan bizi izan dugun zorpertzearen jatorria: hala, azken urteotan finantzazio aukerak nabarmen murriztu dira eta bestalde, gainbehera demografikoa (zahartzearen eraginez) hasi da.
Euskal Herrian, lehenbizikoz, Iparralden etxebizitza eraikitzeko lizentzia gehiago eman ziren iaz Hegoalden baino, kopuru absolutuen arabera. Hori ulertzeko, batetik, Hegoaldek jasan duen beherakadari erreparatu behar diogu, 2013ko azaroan metatutako datuen arabera %60 jaitsi baita etxebizitza eraikitzeko emandako lizentzien kopurua, 2012ko azaroarekin alderatuta. Azken hamarkadako zifrarik txikiena da (ikus 2. orriko taula).
Bestetik, Lapurdin jarri behar dugu arreta, Iparraldeko beste herrialdeetan ez bezala, honetan nabarmen hazi baita azken urteotan etxebizitzak eraikitzeko lizentzien kopurua. Herrialde honetan, beraz, lurraren eta etxebizitzen salerosketak indartsu jarraitzen du; kontuan hartzekoa da, ordea, bertako egitura ekonomikoa (zerbitzuak nagusi), eta jarduera hori kanpoko inbertitzaileei bideratuta dagoela. Beraz, bertakoek erosi ezin dituzten etxebizitzak saltzen dituen sektore ekonomikoak indarrean jarraitzen du Lapurdin, erabateko desoreka eragiten duena bere lurralde egituran.
[AUDIOA]
Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailea, Euskal Herriko etxebizitzaz Info 7 irratian: entzun
[TXOSTENA]