Hile honetan, Gaindegiak Udalbiltzarentzat egindako txostenaren harira, Euskal Pirinioen egoeraz eta mendiko ekonomiaz orokorrean arituko gara.
Dagoeneko argitaratu dugun informazioari esker, baita infografia eta datuetan ere, Pirinioetako udalerrien arazo nagusiak ezagutu ahal izan ditugu. Horien inguruan zenbait adituri analisiak eskatu dizkiegu, datorren astean blog honetara ekarriko ditugunak.
Iritzi horiekin batera, baina, dagoeneko kaleratu diren intereseko zenbait artikulu gogora ekartzea komenigarri ikusi dugu, gaian sakondu nahi duenak ikuspuntu desberdinak irakur ditzan.
Gaurkoan, "Landako herrien bilakaera eta garapena, Araba 2008" argitalpenean dauden hiru artikulu gomendatzen dizkizuegu:
LANDAKO HERRIAK ETA GARAPEN EKONOMIKOA
ANTÓN LAFONT MENDIZÁBAL.Enpresaburu – aholkularia."Hirigile “moderatuek” euren gogoak azaldu dituzte, eta ez dute inolako kezkarik agertu landa lurraldearen inbasioagatik. Mega-hirigileek, azpiegitura handiko mega-hirien beharra ikusten dute; mega-hiri horiek mega-sareen bidez lotuta egongo lirateke IKT zerbitzuen megakontzentrazioari esker. Eskema horrek kontraesankorra ematen du. Egia da, IKTekin ez dago distantziarik, masa kritikoak mundu luze-zabalean, eta laster unibertsoan, sakabanatuta daude. Zer gertatu da giza harremanek halabeharrez zuzendu behar duten urrutiko prestakuntzarekin, ikerketarekin, lanarekin? Zer ikerketa-taldek bazter dezake planetan eta askotan mega-hiri batean baino gehiagotan dauden zenbait laborategi eta garapen zentrorekin sarearen bidezko urrutiko harremana?
------------------------------------------------------------------------------------------
LANDA HERRIEI BURUZKO PLANTEAMENDU ESTRATEGIKOA
ENRIQUE MIRANDA GARCÍA. Arquitektoa. Pirinioetako Herrien Plan Estrategikoaren idazlea.
------------------------------------------------------------------------------------------
LANDA GARAPENA
FÉLIX AJURÍA OTXANDIANO. Artzaia. Biologian lizentziaduna.
Lehen sektorea landako ekonomiaren oinarria eta motorra da eta horrela ikusi behar da. Nekazaritza jarduera funtsezko faktorea da landa arloaren antolamendu parte-hartzailerako, kontserbaziorako eta optimizaziorako. Araban, Mendien Foru Araua oinarrizko tresna bat da nekazaritza eta abeltzaintzarako, zehazki, lurraldean nekazaritza eta abeltzaintzarako oinarria da eta lehen sektorearen ekarpenak konpentsatu behar du, besteak beste, mendiko ekosistemak kontserbatzeko nahiz kalitatezko elikagaiak ekoizteko.