GAINDEGIA TXOSTENA 2008
ARGITALPEN BATZORDEAREN BILERAREN AKTA 2008/06/26
- Deialdia: 2008/06/26, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Enpresa Eskolan.
- Iraupena: 16:00-18:10
- Parte hartzaileak: Joxerra Bustillo, Joxe Mari Zendoia, Xabier Lekuona eta Irati Azkue. Bego Zubiak lan ordutegiarekin batera ezintasuna.
Gai zerrenda:
- Argitalpen Batzordearen gunearen erabilera.
- Aholku Batzordeak egindako bileraren laburpena.
- Gaindegia txostena 2008 argitalpeneko azterlanak eta balizko analistak finkatu.
- Gai estrategikoak eta hauen balizko analistak.
- Hitzaurrerako hautagaiak
- Azterlanak
- Lan banaketa finkatu
- Balizko kazetarien proposamena
HARTUTAKO ERABAKIAK
Urteko gai esanguratsuen hautaketa:
- Energia iturriak eta Euskal Herriaren mendekotasun energetikoa.
- Egilea: Gorka Bueno.
- Mugaz gaineko lan merkatua.
- Egilea: Philippe Arretz, Aitor Bengoetxea.
- Euskal Herriko finantza sistema. Sub-prime egoeran operatzen duten Euskal Bankuen egoeraren azterketa.
- Egilea: Joseba Barandiaran.
- Gaiaren gaineko beste enfoke batzuk:
- Euskal Herriko finantza sistema desberdinen azalpena, deskribapena.
- Kreditu eta hipotekin funtzionamendua Iparraldean zein Hegoaldean. Ematen diren desberdintasunen azterketa.
- Euriborrak nola eragiten duen Iparraldean eta Hegoaldean.
- Aurrezki kutxen elkartzearen inguruko aferaren azterketa.
- Biztanleriaren zahartzea eta pentsio sistemak.
- Egilea: Iñaki Ruiz de Pinedo.
- Lana ezagutzen ez dugunez ere, egileari proposa dakioke gaiaren inguruko tratamendua egiteko zein gako ikusten dituen. Esaterako, osasun sistemaren inguruan hitz egiteko, gastu soziala...
- Etxebizitza burbuila Euskal Herrian, egoera eta balizko bilakaera. Gainontzeko sektoreetan izan dezakeen eraginaren azterketa.
- Egilea: Aitziber Etxezarreta. Eskaera egina eta onartua.
Zerrendan, badaezpadako gaiak:- Familia unitateen bilakaera Euskal Herrian eta bere joera.
Beste mota bateko proposamena, Lekuonak botatakoa, baina Urtekarian jorratzeko egokia ikusi ez dena: Komunikabideek nola lantzen duten Euskal Herriaren lurraldetasunaren gaia. Batez ere Euskal Hedabideak. Gakoak: Euskal Kulturaren industria.Bustillok, aldiz, Euskal Herrian turismoaren industriak izan duen bilakaeraren azterketa eta honek duen eragina Euskal Herriko garapen ekonomikoan. Gaia baztertua.Hitzaurrerako balizko egileak:- Andrés Arizkorreta. CAFeko zuzendaria.
- Angeles Iztueta
- Baleren Bakaikoa
- Perez de la Iglesia
- Jabier Retegi
- Mari Karmen Gallastegi.
Adierazleen azterketa egiteko:- Enpleguaren gaineko adierazleentzat: Rafa Izquierdo. Bestela, ELA edo beste sindikatuetako enpleguaren gaia eramaten duen arduradunen bat.
- Orokorra?
- Enpresa demografiaren gainean?
Balizko kazetariak:- Estitsu Elduaien izan daiteke.
- Garan, JM Uribarri.
Lan banaketa onartua.Hurrengo bilera: udara pasa ostean. Lan zehatzetarako.
Gai hau lantzeko, aurrez, kazetariak landu ahalko luke: boltsaren bilakaera aurreko abuztutik, bankuek jarri duten diru kopurua...
Eranskinak:
AB_08_06_26_akta.pdf